Oriol oblasta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oriol oblasta
Орло́вская о́бласть
bandera armarria
Administrazioa
Estatua  Errusia
Hiriburua Oriol (Errusia)
ISO 3166-2 RU-ORL
Geografia
Koordenatuak 52° 51′ 00″ N, 36° 26′ 00″ E / 52.85°N,36.433333333333°E / 52.85; 36.433333333333Koordenatuak: 52° 51′ 00″ N, 36° 26′ 00″ E / 52.85°N,36.433333333333°E / 52.85; 36.433333333333
Oryol in Russia.svg
Azalera 24.700 km²
Demografia
Biztanleria 786.935 biztanle (2010)
Dentsitatea 31,86 bizt/km²
Informazio gehigarria
Lurralde mota Oblasta
orel-region.ru/

Oriol oblasta (errusieraz: Орло́вская о́бластьOrlovskaya oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Erdialdeko Barruti Federalean kokatua. 24.700 kilometro karratuko azalera du, eta 2010ean 786.935 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Oriol hiria da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako mendebaldean dago, erdialdeko goi-ordokian. Iparraldean Kaluga eta Tula oblastak ditu, Briansk oblasta mendebaldean, Kursk oblasta hegoaldean, eta Lipetsk oblasta ekialdean. Oka ibaiaren arroan dago parte handiena. Baso eta esteparen mugan dago, baina XVI. mendetik aurrera egindako baso mozketek ia estepa bihurtu dute lurraldea.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia: laboreak, artoa, patatak, azukre erremolatxa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oriol oblasta Aldatu lotura Wikidatan