Ertzetatik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ertzetatik
Huntza taldea taldearen trikiti, pop, ska
Argitaratze data2016
GrabazioaHigain estudioa (Usurbil)
Iraupena43'25"
DiskoetxeaMauka musikagintza

Ertzetatik Huntza taldearen lehenengo diska da, 2016. urtean taldeak argitaratutakoa[1].

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Josune Arakistain (trikitixa, ahotsa)
  • Uxue Amonarriz (panderoa, ahotsa)
  • Aitor Huizi (biolina)
  • Aitzol Eskisabel (gitarra)
  • Inhar Eskisabel (baxua)
  • Peru Altube (bateria)

Grabaketa eta abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 2014 urtean sortu zen Bilboko kaleetan, baina taldekide guztiak gipuzkoarrak dira. Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Abesti honekin oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu zituzten. Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei. [2]

2016ko azaroan Aldapan gora kantuaren bideoklipa kaleratu zuten eta arrakasta itzela izan zuen. Haritz Hurreguy soinu teknikariaren eskutik Usurbilgo Higain estudioetan egin zuten lehen diskoaren grabaketa eta Ertzetatik Durangoko Azokan plazaratu zuten. Trikiti doinuak nagusitzen diren arren beste eragin batzuk ere nabari dira, hala nola, pop-rock (Kalabazak eta Hautsetatik), valsa (Zarako apretak), ska-rock (Herri unibertsitatea eta Gaztetxeak bizirik)...[3]

Diskako abesti ezagunenak aipaturiko Aldapan gora kantuaz gain Iñundik iñoare eta Gaztetxeak bizirik izan ziren[4].

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen aurkezpen diskoa izanik huntz hosto berde bat agertzen da hondo urdinean.

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iñundik iñoare
  2. Kalabazak
  3. Aldapan gora
  4. Ipuinetan
  5. Zarako apretak
  6. Herri Unibertsitatea
  7. Hautsetatik
  8. Gauerdiko biolinak
  9. Gaztetxeak bizirik
  10. Harro gaude
  11. Beste bat
  12. Parent(h)esiak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ertzetatik. (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).
  2. «Huntza» Mauka agitaletxea 2016ko azaroa.
  3. «Huntza – Ertzetatik | Mauka Musikagintza» www.maukamusik.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).
  4. Insonoro.com. «Huntza - Ertzetatik» Insonoro.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]