Huntza taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Huntza
Datuak
Jatorria Bilbo
Musika mota trikiti, pop, ska
Urteak 2014 -
Taldekideak
Josune Arakistain
Uxue Amonarriz
Aitor Huizi
Aitzol Eskisabel
Inhar Eskisabel
Peru Altube

Huntza taldea 2014an Bilbon sortutako musika taldea da, unibertsitate giroan elkartutako 6 gazte gipuzkoarrek osaturikoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Taldekideak ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.

Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Abesti honekin oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu zituzten. Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei. [1]

2016ko azaroan Aldapan gora kantuaren bideoklipa kaleratu zuten eta arrakasta itzela izan zuen. Abestia 3/4ko konpas sinple batean oinarritua izan arren, trikitixako konposizioetan izan ohi den bezala, pop-rock kutsu nabarmena du sartutako kontrapuntuak direla eta. Durangoko Azokarako Ertzetatik diska atera zuten eta Azokako salduenetakoa izan zen.[2] Diskoa Usurbilgo Higain estudioan grabatu zuten Haritz Harreguyren gidaritzapean.

2017an Lumak izenarekin bi abestitako EP-a atera zuten eta irabaziak Gipuzkoako haur onkologikoen guraso elkartearentzako (Aspanogi) izango dira[3].

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ertzetatik (2016, Mauka Musikagintza)
    • Iñundik iñoare
    • Kalabazak
    • Aldapan gora
    • Ipuinetan
    • Zarako apretak
    • Herri Unibertsitatea
    • Hautsetatik
    • Gauerdiko biolinak
    • Gaztetxeak bizirik
    • Harro gaude
    • Beste bat
    • Parent(h)esiak
  • "Lumak" (2017, Mauka Musikagintza)[4]
    • Elurretan
    • Zer izan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]