Edukira joan

Escalarreko iboia

Koordenatuak: 42°49′21″N 0°30′14″W / 42.8225°N 0.5039°W / 42.8225; -0.5039
Wikipedia, Entziklopedia askea
Escalarreko iboia
Motaiboi
Geografia
Map
Koordenatuak42°49′21″N 0°30′14″W / 42.8225°N 0.5039°W / 42.8225; -0.5039
KokapenaPuerto de Astún
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia

Escalarreko iboia (aragoieraz: ibón d'Escalar, ibón d'as Ranas; gaztelaniaz: Ibón de Escalar )Aragoiko Pirinioetako iboi bat da, Astún haranean dagoen Jaca udalerriko lursailetan kokatzen da, Jazetaniako eskualdean.

2.078 metroko garaieran dago, 3,6 ha-ko azalera du. Sakonera nagusia 3 metrokoa da.[1]

Iboi honen urek uhertasun eta kolorazio laranja erakusten dute. Horren jatorria uretan dagoen burdina oxidoa da.[2]

Escalarrekoa Astungo iboitik gertu dago. Bi iboi horietatik Aragón ibaia sortzen da. Ibai horren izenetik egungo erkidegoak zein garai bateko erresumak hartu zuten izena.

Astungoi iboitik 10 minututan dago. Astún eski-estaziotik ordu bete baino gutxiagoko ibilbidea da. Udan teleaulkin ere igo daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Benito Alonso, José Luis. Aportación de información al «Inventario de humedales singulares de la Comunidad Autónoma de Aragón». José Luis Benito Alonso. 14 or. ISBN 978-84-937528-6-6.[1]
  2. https://zco1999.wordpress.com/2009/10/04/instructores-de-zco-muestrean-los-ibones-de-truchas-y-escalar/

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]