Eskalada-murru
Itxura
Eskalada-murrua edo rokodromoa[1] (ingelesez: Climbing wall frantsesez: Mur d'escalade gaztelaniaz: Rocódromo) eskalada egiteko prestatu den instalazio berezia da. Horren helburua mendian egiten dena espazio gertuago eta prestatuago batean egitea da. Eskalada-murruen tamainak eta itxurak oso desberdinak dira, normalean aukeratutako espazioan egokituak.[2] Murruak segurantza elementuak eta helduleku egokiak ditu eta eskalatzailearen seguritatea zaintzeko elementuak. Berez, Europa Batasunean UNE EN 12572 arauak betetzea derrigorrezkoa da murru berri bat egiterakoan.
Eskalada murru motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikitzeko sistemaren araberako eskalada murru mota asko daude.
- Egitura metalikoa + poliester beira zuntzez indartuta:: Erretxinazko panelak kanpoko arroken itxuraz imitatuz. Izadiaren kopia izan nahi dute eta, normalean, aire libreko tokietan jartzen dira.
- Egitura metalikoa eta egurra: Egurra laminatua izaten da. Egurra tratatua izaten da uki itsaskorrago izateko.
- Egitura metalikoa eta hormigoia
- Antzinako egituren berrerabilera: Dagoeneko erabiltzen ez diren eraikin eta egiturak dira, birmoldatuak: zerealak gordetzeko siloak, utzitako harrobiak...
Eskalada murru ezagun batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kopenhageko Amager Bakke zabor-erraustegia.
- Espainiako Chillarón de Cuencako siloa.
- Frantziako Lyongo Azium.
- Frantziako Vaulx-en-Velingo dorrea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Batheko Unibertsitatea, Ingalaterran, dagoen murrua.
- Fitz Roy mendia imitatuz haurrentzako eskalada murrua.
- Izadian egokitutako murrua, kasu honetan zuhaitz batean.
- Egurrezko egitura.
- Pusgarri batean egokitutako murrua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Mendizaletasuna Hiztegia] [2015]
- ↑ https://tokiederekintzak.wordpress.com/2018/03/25/eskalada-murru-berria-rocodromo-nuevo/[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Eskalada murru baten inguruko bideoa.