Eskandinaviako muga hirukoitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eskandinaviako muga hirukoitzaren mapa.

Eskandinaviako muga hirukoitza (finlandieraz: Kolmen valtakunnan rajapyykki; ipar samieraz: Golmma riikka urna; norvegieraz: Treriksrøysa; suedieraz: Treriksröset), Finlandia, Norvegia eta Suedia herrialdeek muga egiten duten puntua da (69° 03′ 30″ N, 20° 33′ 0″ E / 69.05833°N,20.55000°E / 69.05833; 20.55000Koordenatuak: 69° 03′ 30″ N, 20° 33′ 0″ E / 69.05833°N,20.55000°E / 69.05833; 20.55000). Goldajärvi aintziran dago puntu hau, eta bertan, 1926. urtean eraikitako eta hormigoiz eginiko kono-enbor itxurako oroitarri hori bat dago.

1926. urtean eraikitako oroitarria Goldajärvi aintziran.

Herrialde hauek puntuari eman dioten izena, 1897. urtean Norvegiak eta Finlandiako Dukerri Handiak bertan jarritako harri pilo edo mukuru batetik datorkio. Muga eztabaidak zirela-eta, Suediak ez zuen 1901. urtera arte bere harri puska bertan jarri.

Muga hirukoitza izateaz gain, Finlandiako mendebaldeen dagoen puntua da, eta Suedian aldiz, iparren dagoena.

Bertara iristeko modu ezagunenak, Kilpisjärvi herrixka finlandiarretik abiatzen den txalupa hartzea edo Malla Erreserba Naturala zeharkatzen duen 11 km-ko ibilaldikoak dira, non Kitsiputous ur-jauzia ikus daitekeen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskandinaviako muga hirukoitza Aldatu lotura Wikidatan