Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Esklabotza Antzinako Grezian

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskuak lotuta dituen esklabo beltza, Ptolomeotar dinastia, Louvre museoa.
Nekazaritzan ohikoa zen esklaboen erabilera. British Museum

Esklabotza ohiko usadioa zen Antzinako Grezian, garaiko beste gizarteetan bezala. Esklaboak garaiko ekonomia eta gizarte garapenerako ezinbesteko elementuak izan ziren. Horregatik, Antzinako Greziaren historian zehar mantendu ziren. Greziar gehienentzat errealitate naturala ezezik, beharrezko zen ere eta, ondorioz, ez zuten zalantzan jarri.

Iritziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Greziako idazle batzuek (Aristoteles esaterako) esklabotza gauza natural eta beharrezko bezala ikusen zuten. Bestalde, paradigma hau elkarrizketa Sokratikoetan dudan jarri zen eta Estoikoek esklabotzaren aurkako lehen gaitsezte dokumentuak sortu zituzten.[1] Gai honi buruz daukagun informazio gehiena Atenas hirian gertatzen zena da. Gainera zatika agertzen zaigu, eta beraz, zaila da ideia garbiak eta orokorrak ateratzea. Hortaz, gaur egun, irekia dago esklaboek klase sozial bat osatzen zuten galdera.

Terminologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako greziera esklaboa izendatzeko hitz asko zituen; asko ondo argitzeko beharrezko testuinguruan kokatu behar dira, dena dela. Homeroren grezieraz esklabuari δμώς/dmôs.[2] esaten zitzaion. Garai klasikoan, aldiz, ἀνδράποδον/andrápodon esaten zitzaion ("gizakiaren oinak dituena", literalki itzulita); hitz hori Homerok gudan harrapatutako soldaduekin erabili zuen eta testuinguru militar batean harrapakin baten barruan zegoen pertsona zen, beraz, ondasun bat. Gizon librearen parean (ἐλεύθερος/eleútheros), bestetik, δοῦλος/doûlos zegoen; δουλεῖα/douleia hitzak esklaboaren mendekotasuna jabearekiko adierazten du eta, baita ere, haurrena aitarekiko edo herritarrena magistratuekiko.[3]

Azkenik, οἰκέτης/oikétês hitza dugu, literalki "etxean bizi dena", morroiekin erabilita.

Esklabotzaren agerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Micenas-eko sozietatean esklaboak zeudela argi dago. Ematen zieten izena Doeroi da. Pilos-eko tabliletan 140 Doeoi agertzen dira. Badirudi 2 ataletan sailkatzen zituztela. doeroi sinpleak eta teojo doeroi (jainkoaren esklabuak). Azken hauek, beren izenez eta jaio ziren lekuaz ezagutzen ziren eta gizon libreak bezalako estartus juridikoa zeukaten. Askotan esklaboen eta pertsona libreen arteko eskontzak agertzen dira testuetan. Esklabo batzuek lurren jabe ere baziren.

Homero-ren garaian, doero izan beharrean demos izena hartu zuten. Iliadan eta Odisean, esklabuak emakumeak ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Roberts, J.M.. (1976). The New Penguin History of the World. The Penguin Group, 176–177, 223 or..
  2. Chantraine, s.v. δμώς.
  3. Chantraine, P.: Dictionnaire étymologique de la langue grecque. Paris: Klincksieck, 1999 (edizio berria). ISBN 2-252-03277-4

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esklabotza Antzinako Grezian Aldatu lotura Wikidatan