Esne-hauts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esne-hauts
esne, dried food (en) Itzuli, powder (en) Itzuli, esneki, food powder (en) Itzuli eta food preserve (en) Itzuli
Materialakesnea

Esne-hautsa edota esne deshidratatua esne pasteurizatua deshidratatuz lortzen den produktua da. Prozesu hau atomizazio dorre berezien bidez burutzen da, hauetan esneak duen ura lurrundu egiten da, oraindik esnearen ezaugarri naturalak mantentzen dituen hauts zuri-horixka bat lortuz.

Produktu honek garrantzi handia du, esne likidoak ez bezala, ez baitu kontserbatzeko hozketaren beharrik, ondorioz denbora luzeagoan iraun dezake. Esne arrunta baina merkeagoa eta biltegiratzeko errazagoa izateko abantailak ditu; aldiz, esnearen ezaugarri naturalak mantendu arren, ez du inolaz ere esne freskoaren zapore berbera.

Lau motatako esne-hautsak daude: osoa, erdi-gaingabetua, gaingabetua eta laktosagabetua, bai eta A eta D bitaminaduna.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.