Etimologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Etimologia hitzen historiaren azterketa da; noiztik erabiltzen den, zein jatorri duen (etimoa), eta hitzaren forma eta esanahiak izan duen bilakaera.

Idatzizko historia luzea duten hizkuntzetan filologia eta hizkuntzalaritza historikoari lotuta doan ikerketa arloa da, hitzen jatorrizko esanahi eta formak aztertuz hauen bilakaera aztertzen duena. Horrez gain, hizkuntzalaritza konparatiboan oinarritutako teknikak baliatuz, iturria jakitea oso zaila den hizkuntza zaharren kasuetan informazioa berreraiki daiteke. Honenbestez, erlazioa duten hizkuntzekin alderatuz jatorria ezagutzea posible izan daiteke.

Etimologia izenaren etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etimologia izena latinezko etymologĭa izenetik heldu da; eta hori, bere aldez, grezierazko ἐτυμολογία izenetik. Haren osagai nagusiak bi dira: ἔτυμος (étymos: «elementu benetakoa, egiazkoa») eta -λογία (-logia: «azterketa, ikerketa»).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dictionnaire étymologique de la Lange Grecque, 2. liburukia. Pierre Chantraine. 1977. Ed. Klincksiek.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.