Espainiako Hirugarren Errepublikaren aldeko mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Azañari omenaldia Montaubanen, Frantzian, 2021ean.

Espainiako Hirugarren Errepublika (gaztelaniaz: Tercera República Española) Espainiako indar politiko askoren errebindikazioa da, batez ere ezkerreko indarren artean. Hirugarren Errepublika horren defentsa egungo monarkiaren aurrean eskatzen ari da. Eskaerak Espainiako Errege-Etxearen ingurukoen ustelkeriaren aferetan izandako inplikazioez (esaterako Nóos aferaren haritik)[1] eta Joan Karlos I.a Espainiakoaren abdikazioaz[2] indarra hartu du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Karlos I.a Espainiakoa Francisco Franco diktadorearen oinordekoa izan zen, beraz haren legitimitateak zalantza handiak eragin ditu 1975ean Espainiako estatuburu egin zutenetik. Tronurako legitimitate eskas hori bi ekintzekin saiatu zen sendotzen: Espainiako 1978ko konstituzioaren erreferendumaz, eta Joan Karlos I.aren aita zenaren Joan Borboikoa eta Battenbergekoaren ondorengotza-eskubideei uko egiteaz 1997an. Dena den, inoiz ez zaie Espainiako herritarrei bata ala bestea aukeratzeko aukerarik eman.

Gaur egun, Espainiako konstituzioak monarkia parlamentario delakoa ezartzen du gobernu-sistema bezala.

2014ko ekainaren 2an, Joan Karlos I.aren abdikazioaren kariaz errepublikaren aldeko manifestazioak estatu osoan egin ziren, besteak beste Iruñean, Donostian eta Bilbon.[3] [4]

Errepublikaren aldeko adierazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko otsailean hogeita hamar intelektuak Hirugarren Errepublikaren Aldeko manifestoa aurkeztu zuten. Aurkezpena Madrilgo Ateneoan egin zen. Sintatzaileen artean Vicenç Navarro, Rosa Regás, Ángel Viñas, Ignacio Ramonet eta Isaac Rosa zeuden.[1]

Aurretik Espainian bi errepublika izan dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]