Francisco Tomás y Valiente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Francisco Tomás y Valiente
Espainiako Konstituzio Auzitegiko lehendakari

Bizitza
Izen osoa Francisco Tomás y Valiente
Jaiotza Valentzia1932ko abenduaren 8a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1996ko otsailaren 14a (63 urte)
Hobiratze lekua Mingorrubioko hilerria
Heriotza modua gizahilketa
Hezkuntza
Heziketa Valentziako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea, irakaslea eta legelaria
Enplegatzailea(k) Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Bartzelonako Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Kidetza Historiaren Errege Akademia
Francisco Tomás y Valienteren izena duen etorbidea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan

Francisco Tomás y Valiente (Valentzia, Espainia, 1932ko abenduaren 8a - Madril, Espainia, 1996ko otsailaren 14a) legelaria izan zen. Ikasketak amaitu ondoren, Valentzia eta Madrileko Zuzenbide fakultateetako irakasle laguntzaile izan zen, 1956tik 1963ra. 1964an Zuzenbide Historiako Katedra lortu zuen, La Lagunako Unibertsitatean, Tenerifen. Hurrengo urtean Salamancara aldatu zen, eta hamasei urtez aritu zen han. Jarduera politiko biziko urteak izan zituen, eta katedra galtzeko zorian izan zen, unibertsitatearen autonomiaren aldeko idazki bat izenpetzeagatik. 1979an Madrila aldatu zen, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun gisa. Espainiako Konstituzio Auzitegia sortu zeneko lehen kideetako bat izan zen, eta lehendakari 1986ko martxoaz geroztik. 1989an Konstituzio Auzitegiko osoko bilkurak, aho batez, lehendakari hautatu zuen berriro, eta 1992an Miguel Rodríguez Piñeirok hartu zuen haren lekua.

Berrogeitik gora lan idatzi zituen aldizkari eta talde-liburuetan. Lanik aipagarrienak: El derecho penal en la monarquía absoluta (1969, Monarkia absolutuaren zuzenbide penala); El marco político de la desamortización en España (1983, Desmortiazioaren marko politikoa Espainian); Manual de Historia del Derecho español (1986, Espainiako Zuzenbidearen Historia Eskuliburua).

1996an hil zuen ETAko kide batek Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zuzenbide fakultatean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]