Espektro politiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Espektro politikoa alderdi eta beste formazio eta erakundeen jarrera eta ideologia politikoa modu laburtuan adierazteko modu bat da, ardatz zenbaitetan duten kokapen erlatiboari erreferentziari eginez. Ardatz hauetan guztiz aurkakoak diren aurkako jarrerak ezartzen dira muturretan, tarteko posizioak jarrera batetik edo bestetik gertuago dauden mutur batetik edo bestetik gertuago jarriz. Ohiko ardatza ezker politikoa-eskuin politikoa da; Euskal Herrian, berriz, abertzaletasuna-espainolismoa ardatzean ere kokatzen dira alderdiak. Edonola ere, erakunde batek espektro politikoan duen kokapena subjektiboa eta aldakorra ere izan daiteke denboran zehar zein gaiaren arabera.