Espezien Bazarra

Koordenatuak: 41°00′59″N 28°58′14″E / 41.01639°N 28.97056°E / 41.01639; 28.97056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Espezien Bazarra
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIstanbul probintzia
Metropolitan municipality in TurkeyIstanbul
Turkiako barrutiaFatih
Koordenatuak41°00′59″N 28°58′14″E / 41.01639°N 28.97056°E / 41.01639; 28.97056
Map
Arkitektura
EstiloaOttoman architecture (en) Itzuli
Bazarraren ikuspegi bat.

Espezien Bazarra (turkieraz: Mısır Çarşısı), baita ere Bazar Egiptoarra, Turkiako Istanbul hirian dagoen azoka historikoa da, hiriko zaharrenetariko bat eta estalita dagoen bigarrena; bestea Bazar Handia da. Urtero turismo ugari erakartzen du eta, horren ondorioz, bere berezitasuna arriskuan dago.[1]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Mısır" hitzak turkieraz esanahi bikoitza du: Egipto eta zereal. Bazarraren izenaren jatorriaren berri ematen duten hainbat iturri historiko daude. Horrela, Ekialdetik eramandako espezieen komertzioaren ondorioz, "Bazar egiptoarra" deitu zela esaten da. Beste bertsio batek dioenez, garai batean, bizantziar garaian, leku horretan zerealen merkataritza ugaria egiten zen. Beste autore batzuek, Kairon, Egipton, bildutako zergekin eraiki zela diote eta hortik izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazarra 1663 eta 1664 urteen artean eraiki zen Turhan sultanaren aginduz. Arkitektoen gorteko buruak diseinatu zuen, Koca Kas-m A, baina Mustafa arkitektoak osatu zuen 1664an. Bazarra Yeni Valide meskitaren eraikin multzoaren parte da, denda lerro bat, hilerri bat, bi iturri eta eskola batekin batera.

Bazarrak galera handiak izan zituen 1691 eta 1940ko bi sute handietan. Gaur egungo itxura 1940an hartu zuen, Istanbulgo Udalak zaharberritu ondoren.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"L" forma du. Alde laburrak 120 metro neurtzen du, meskitarekiko perpendikularra. Meskitaren paraleloan 150 metroko luzera du. Zati laburrean 46 denda daude, 23 alde bakoitzean eta alde luzean 36 denda daude, 18 alde banatan eta erdian beste sei denda. 88 denda guztira.

Bazarraren adar labur eta luzeen elkargunean, "Otoitz-eremua" izeneko eremu bat dago; bertan "Adhan Kioskoa" dago, otoitzari deitzeko tokia, alegia. Zurez diseinatutako eta eraikitako tarte hori da Bazarreko zatirik nabarmenena.[3]

Bazarrean espeziak saltzeaz gain, antzinatean ere era guztietako botikak saltzen ziren. Kartelak dendetako ageriko lekuetan jarri ohi ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. John Freely: The Companion Guide to Istanbul (2000). [1]
  2. Baer, Marc David (May 2004). "The Great Fire of 1660 and the Islamization of Christian and Jewish Space in Istanbul". International Journal of Middle East Studies. 36 (2): 159–181.
  3. https://web.archive.org/web/20100620153418/http://www.ibb.gov.tr/sites/ks/en-US/1-Places-To-Go/historical-bazaar/Pages/egyptian-bazaar.aspx

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]