Esposizio (argarkigintza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esposizio luzeko izarren errotazioren irudia hego eta iparraldeko zeru poloen inguruan. Kredituak: Europar Hegoaldeko Behatokia.

Esposizioa, argazkigintzan, irudi bat osatzeko material fotosentikorrak (argazkigintzan kimikoan) edota irudi-sentsoreak (argazkigintza digitalean) jasotzen duen argi kopurua da.

Matematikoki: esposizioa = argiztapena x denbora

Aurreko formulak adierazten duen moduan, esposizioa denbora eta material fotosentikorrak jasotako argiztapen kopuruaren arteko konbinazioa da, eta lux segundutan neurtzen da.

Esposizioaren kontrola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki kamera batean, esposizio denbora obturazio abiadurak eta objektiboaren irekidurak finkatzen dute. Azken bi faktoreak (abiadura eta irekidura) EB edo esposizio balorea izeneko zenbaki bakar batean konbinatzen dira.

Esposizio egokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahi dugun argazkia edo irudia lortzeko behar den esposizio egokia da. Esposizio egoki bat lortzeko modu on bat sunny 16 araua da: egun eguzkitsu batean, ISO 100 sentsibilitatea eta f/16 irekidura erabiliz, obturazio egokia 1/100 litzateke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]