Espurio Lukrezio Trizitipino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Espurio Lukrezio Trizitipino (latinez Spurius Lucretius Tricitipinus), K. a. VI. mendeko erromatar kontsul bat izan zen, Lukreziaren aita, hau Sexto Tarkiniok bortxatu izanak, Tarkinio Superbo tronutik kanporatzera eta Erromatar Errepublika sortzera eraman zuelarik.

Trizitipino, Tarkinio erregeak izendatutako Senatuko partaidea zen, nork Praefectus Urbi izendatu zuen, honek, gerrara joateko Erroma utzi zuenean. Erregea tronutik kendu ondoren, ziuraski erregeorde bezala aukeratu zuten patriziarrek, eta hauteskundeen presidente izan zen, non lehen kontsulak aukeratuak izan ziren.

Junio Bruto guduan hil ondoren, urte berean zehar, Trizitipino ordezko bezala aukeratua izan zen, baina, oso edadetua zenez, kargua hartu eta egun gutxira hil zen.


Aurrekoa
Junio Bruto eta Luzio Tarkinio Kolatino
Erromatar kontsula Publio Valerio Publikolarekin
K. a. 509
Ondorengoa
Marko Horazio Pulvilo eta Publio Valerio Publikola