Esso Maracaibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esso Maracaibo
Fabrikazioa
FabrikatzaileaHitachi Zosen Corporation (en) Itzuli
Historia
Zerbitzuaren hasiera1959
Inaugurazioa1959ko otsailaren 23a
Erregistro-herrialdeaVenezuela
Ezaugarriak
Dimentsioak212,15 (luzera) m
Identifikazioa
IMO zenbakia5107891
General Rafael Urdaneta zubia, istripua izan eta urte batzuetara, konpondu ondorengo irudia.

ESSO Maracaibo petrolio-ontzi bat izan zen Creole Petroleum Corporation-en jabetzakoa, petrolio gordina garraiatzen zuena Venezuelako Maracaiboko lakutik eta Paraguanako penintsulatik, Aruban fintzeko.[1][2] Ontzia batez ere ezaguna da Venezuelako historian, 1964ko apirilaren 6an General Rafael Urdaneta zubia kontra jo baitzuen, akats elektriko handi bat jasan ondoren.

Urdaneta zubiko istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964ko istripua apirilaren 6ko goizeko 11:45etan izan zen. Urdaneta zubiko 31. eta 32. zutoinen kontra jo zuen, Arubarako bidean nabigazio-kanalean maniobratzen ari zela, lemaren kontrola galdu zion akats elektriko handiago baten ondorioz.[3] Larrialdi-egoeran, kapitainak aingura botatzeko eta ontzia nabigazio-kanalaren alboetako harea-bankuetan sartzeko agindu zuen, baina bi neurrietako bakar batek ere ez zuen eragotzi talka egitea. Kapitain hura Avelino Gonzalez de Zulaika zen, Getxoko marinela, Gerra Zibilean Bou Bizkaya ontziaren kapitain izan zena 1937ko Matxitxakoko itsas guduan.[4] Beste euskal herritar batzuk ere baziren eskifaian, adibidez Jon Aldamiz-Etxebarria zen makinista, Estepan Aldamiz-Etxebarria kazetariaren aita.[5]

Zubiaren 259 metro inguruko sekzioa goitik behera erori zen lakura. Lau ibilgailu lakura erori eta zazpi pertsona hil ziren.[6] Ontzian ez zen zauriturik izan, ezta surik, leherketarik edo petrolio gordinaren isuririk jasan.

Creole Petroleum Corporation-ek konpondu egin zuen zubia, eta zortzi hilabete geroago berriro itsasoan zen lanean.[7] 1976an, Lagoven Maracaibori izena jarri zioten Venezuelan petrolioa nazionalizatu ondoren. Ontzia lanean egon zen 1985. urtera arte, zeinean txikitu zuten[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Esso Maracaibo» artikulutik itzulia izan da, 2024-03-20 data duen 158926949 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-03-20 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Aruba Esso News, February 28 1959. .
  2. Aruba Esso News, September 12 1959. .
  3. S.A.R.M.I.P.G.R.U. Página de la administración oficial del puente
  4. (Gaztelaniaz) 1939. EXILIADOS VASCOS DEL FLANDRE. Avelino Gonzalez de Zulaika. Jazoera (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  5. «1964an, euskal tripulazioa zuen ontzi batek Baltimorekoa bezalako istripu bat izan zuen Venezuelan» EITB 2024-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  6. Agenda Del Petróleo en Venezuela Armando José Sequera. Editorial Alfadil, p. 49. ISBN 9803540432
  7. Historia y Arqueología Marítima – Esso Maracaibo (2). .
  8. Fairplay Fairplay Publications Ltd., Jun-Aug. 1985 p. 28.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]