Petrolio-ontzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
AbQaiq superpetrolio-ontziak, 2 milioi petrolio upel garraia ditzake

Petrolio-ontzi bat, petrolioa edo honengandik datozen produktuak garraiatzeko diseinatutako itsasontzi mota bat da. Gaur egun, eraikitzen ari diren petrolio-ontzi gehienak, krosko bikoitzekoak dira, antzinagoko krosko bakardun diseinuen kaltetan, krosko bikoitzdunek, kalteak eta petrolio isurketak jasatea zailago baitute talka egien edo hondoa jotzerakoan.

Itsasontzi mota honetatik abiatuta, superpetrolio-ontzia agertu zen, askoz zama handiagoa eraman dezakeena, eta petrolioa edo bere deribatuak, Ekialde Ertainetik eta Afrikako Adarraren inguruan eramateko erabiltzen dena. Knock Nevis superpetrolio-ontzia, munduko itsasontzirik handiena da.

Oliobide bidezko garraioaz gain, petrolio-ontziak dira petrolio edo bere deribatuen kopuru handia garraiatzeko baliabide bakarra, batzuk, kostaldetik gertu hondoratu eta itsasora euren edukia isuriz, berebiziko hondamendi ekologikoak eragin dituzten arren. Hau da Erika, Prestige, Exxon Valdez, Torrey Canyon, Amoco Cadiz eta beste hainbaten kasua.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petrolio-ontziak, eraman dezaketen zama kopuruaren arabera, maila hauetan sailkatzen dira:

  • Jumbo 5.000 tona (1950eko hamarkadakoak)
  • ULCC (Ultra Large Crude Carrier): 500.000 tona baino gehiagoko zama eraman dezaketenak
  • VLCC (Very Large Crude Carrier): 300.000 tona baino gehiagoko zama eraman dezaketenak
  • Suezmax: Suezeko kanaletik igaro daitezkeen itsasontziak adierazten dituena eta 125.000 eta 200.000 tona arteko zama eraman dezaketenak.
  • Aframax: Average Freight Rate Assessmentetik eratorria eta 80.000 eta 125.000 tona bitarteko zama eraman dezaketenak
  • Panamax: Panamako kanaletik igaro daitezkeen itsasontziak adierazten dituena eta 50.000 eta 79.000 tona arteko zama eraman dezaketenak.
  • Malaccamax: Malakako itsasartetik igaro daitezkeen itsasontziak adierazten dituena eta 300.000 tona arteko zama eraman dezaketenak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]