Estatuburu
Estatuburua Estatu bateko buru edo agintari nagusi edo gorena.[1] Politikan Estatua mundu osoaren aurrean eta estatuaren beraren aurrean batasuna irudikatzen duen pertsona da. Oro har munduaren aurrean eta herritarren aurrean estatuaren arduradun eta ordezkari gorena da. Estatu bakoitzak definitzen ditu zeintzuk diren bere arau eta funtzio espezifikoak. Estatuburuaren izaerak ere definitzen du estatuaren eredua zein den; adibidez, monarka bat bada monarkia bat izango da, edo presidente izan daiteke errepublika batean.
Estatuburutza, bestetik, Estatuburuaren kargua eta horri dagokion jarduera da.[2]
Funtzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatuburuaren eginkizunak aldatu egiten dira herrialde bakoitzeko Konstituzioak ezartzen duen gobernu-moduaren arabera. Hau da, eskumen desberdinak ditu, estatu bakoitzaren ordenamenduaren arabera.
- Kargua hautapenezkoa den kasuetan, oro har, gobernu-buruaren legitimitatearekin pareka daiteke, eta konstituzioak zenbait eskuduntza edo botere eman ohi dizkio. Kasu oso bereziak daude, bai hautaketa-sisteman, bai bere eskuduntzetan.
- Kargua hautapenezkoa ez den kasuetan, haren funtzioak ordezkapen hutsezkoak izan daitezke, eta funtsean botere sinbolikoa dute; monarkia parlamentarioen kasua da, hala nola Espainia, Herbehereak, Danimarka, Norvegia, Suedia edo Erresuma Batua. Edo botere asko bil ditzake, hala nola Maroko edo Asiako zenbait herrialde.