Estatu islamiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Estatu islamiko bat (arabieraz: الدولة الإسلامية‎‎al-dawlah al-islamīyah) Islameko xaria oinarri duen estatu bati ematen zaion izena da. Islamaren lehenengo urteetatik hainbat izan dira euren burua Islamikotzat izendatu duten estatu eta gobernuak, hasita Mahomak gidatutako kalifatotik, eta ondoren kalifa izendatu diren beste askorekin jarraituta. Kalifa hitzak "Mahomaren ondorengoa" dela adierazten du.

Hala ere, "Estatu islamiko" adierak konotazio modernoak hartu ditu XX. mendetik hona. Estatu islamikoaren kontzepzio modernoa Abul A'la Maududi, Ayatollah Ruhollah Khomeini, Israr Ahmed eta Sayyid Qutb bezalako ideologoek garatu dute. Lehenego kalifatoaren nozioan bezala, Lege Islamikoan oinarritzen dira. Hala ere despotismo edo monarkiatan ez bezala, Estatu islamiko moderno batek hauteskundeak, parlamentuak, botere judiziala eta burujabetza izan ditzake.

Gaur egun musulmanak gehiengo diren herri askotan hartu dute Lege islamikoa oinarritzat. Herrialde batzuek Islama euren erlijio izendatu duten konstituzioetan, baina ez dute lege islamikoa erabiltzen epaitegietan. Monarkiak ez diren Estatu islamikoek Errepublika islamiko izena hartu ohi dute.