Estatu txotxongilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vietnamgo Gerraren aurkako protesta. Zutik dagoen gizonak estatubatuar inperialismoaren kartela darama, eta harien bidez Saigongo txotxongiloa mugiarazten du, Hego Vietnami erreferentzia eginez.

Estatu txotxongiloa, erregimen txotxongiloa edo gobernu txotxongiloa, de iurez independientea baina de factoz atzerritar potentzia baten menpe, kontrolpean edo babespean dagoen estatu bat deitzeko izendapena da. Nominalki estatu burujabea izan arren, atzerritar edo kanpotar potentzia batek finantza, ekonomia edo militar arrazoiengatik efektiboki kontrolatua dagoenean da.

Estatu txotxongilo batek itxuraz edozein herrialdek dituen berezko independentzia ezaugarriak dauzka, tartean izena, banderam ereserkia, konstituzioa, legeak, leloa eta gobernua, baina benetan beste estatu edo potentzia batek sortuak, eratuak, babestuak edo kontrolatuak daude, txotxongiloak bailiran, hortik beren izendapen metaforikoa.

Maiz mespretxu edo gutxiezpen esanahiez erabiltzen den izendapena da. Adibidez, Ipar Korea eta Hego Koreako gobernuak elkarren artean batak besteaz izendapen honekin mintzatzen ziren, beren burua Koreako prenintsula osoaren benetazko ordezkaritzat jo eta bestea gezurrezkotzat baizuten, alegia, Sobietar Batasuna eta Estatu Batuen estatu txotxongilotzat.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]