Edukira joan

De facto

Wikipedia, Entziklopedia askea

De facto "izatez" esan nahi duen latinezko esapidea da. Zuzenbide arloan, "egiatan, baina ez legeak agindua" edo "jardunean, baina ez ofizialki eratua" esan nahi du. Kontrako esamoldea de iure da ("legeak agindua" esan nahi duena) eta normalean legeak, gobernuak edo gertaerak definitzeko erabiltzen da. Egoera legala adierazteko, de jure legeak agindutakoa azaltzen du; de facto, aldiz, egiatan gertatzen dena[1].

Gobernuak definitzeko esamolde hori Argentinako Konstituzioak erabili zuen lehendabizikoz, antzinean izandako zenbait gobernu definitzeko.

Analogia erabiliz, beste gizarte zientziek ere esamoldea erabili dute: adibidez, ekonomian de factozko monopolioa ekoizle asko duen baina merkatuaren menderatzaile bakarra duen sistema da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. James A. Ballentine "30 Am Jur 181. Law Dictionary", 2. Edizioa, 1948, 345. orr.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]