Esteban de Obray
Esteban de Obray | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XV. mendearen erdialdea |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | c. 1556 ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Esteban de Obray (Saint-Thomas, Rouen, Frantziako Erresuma, XV. mendearen erdialdea – Tutera, Nafarroako Erresuma, 1556 inguru) frantses jatorriko eskultorea eta hargin-maisua izan zen, Nafarroako Pizkundeko eskulturaren aitzindaria. 1517. urtean Tuterara joan zen bizitzera, eta hango katedraleko koruko aulki gotikoak egin zuen (1517-1522). Zentronikoko elizako San Joanen erretaula nagusia egin zuen 1525. urtean eta Calatayudeko Santa Maria kolegiatako atea eta ataria (1525-1528, Juan de Talavera harginarekin). Tarazonan (Zaragoza), Burlatan eta Tafallan lan egin ondoren bukatu zuen bere maisu lana, hots, Iruñeko katedraleko koruko aulkiak. Azken honen neurrikoak dira, halaber, Sariñenako (Huesca) elizako San Franciscoren erretaula nagusia (1541) eta Zaragozako Pilar katedraleko korua (Juan de Moreto eta Nicolas Lobato harginekin batera, 1544).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.