Estibaliz Espinosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estibaliz Espinosa

Bizitza
JaiotzaCoruña1974ko uztailaren 6a (49 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, musikaria eta amateur astronomer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera

Estíbaliz Espinosa (Coruña, Galizia, 1974ko uztailaren 6a) poesia, saiakera, kontaketa eta itzulpenak egiten dituen idazle galiziarra da. Horretaz gain, kantaria eta zientzia-komunikatzailea ere bada. Berak idatzitako hainbat lan alemanez, japonieraz, errusieraz, gaztelaniaz, hebreeraz, ingelesez eta italieraz ere daude.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketei dagokionez, Soziologian eta Filologia Hispanikoan lizentziaduna da. Astronomia ere gustoko du.

Ibilbide poetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estíbaliz Espinosa, Ruth Caramés Blancoren karikatura Tintadelura.com

Galiziar literaturaren idazle ezagun eta berezienetako bat da. 1999. urtean argitaratutako Mecánica Zeleste lanari esker ezaguna egin da bere poesia. Ondoren, Esquío saria lortu zuen 2000. urtean Ler e desler liburuarekin. Hurrengo liburuan, Orama-n (2002) beste arte batzuk, genero-ikuspegia eta kanpoko espazioa aipatzen ditu.

Idazle honek arte plastikoetatik, maitagarrien ipuinetatik, marrazkietatik, musikatik, matematikatik edo astronomiatik jasotako eraginak izan ditu. Emakume zientzialariengandik jasotakoa ere nabamendu beharrekoa da.

Hainbat sari irabazi ditu: Orama liburuaren sail batek Novos Creadores taldearen Díaz Xácome saria jaso zuen 2001ean eta Número e lanak Espiral Maior saria lortu zuen. Lan hauetan infinitua, identitatearen bilaketa eta Matematikarekiko harreman poetikoa aipatzen ditu.

ZommmTextos biónicos (A Regueifa Plataforma, 2007; Edicións Xerais, 2009) eta Papel a punto de (El Gaviero, 2011) lanek etapa berri bat zabaldu dute. Etapa berri horretan, lirikatik zientziaren eta teknologiaren inguruko gogoeta kritikoa egiten du.

Hurrengo lanetan ironia erabiltzen du zientziaren, hizkuntzaren, generoaren eta amatasunaren inguruan hausnarketa egiteko (Curiosidade, 2017), edo familia-soziopolitikoaren inguruan, gizakia kosmosean sartzearen inguruan zein maite dugun pertsona baten heriotzaren aurreko doluaren inguruan gogoeta egiteko (As neuronas irmás, 2018).

Aitzindaria izan zen poesia, zientzia eta arteari buruzko zuzendaritza-ekimenetan, honen adibidea berak egindako hainbat lanetan ageri da: Escrito no Ceo (2014), Pinte un bisonte na caverna, por favor (2007), O entrelazamento (2022), As curiosas: son de letra+ciencias ( 2018), Curiosas na Lúa (2019) edo Novembro Estelar (2021, 2022)

Bere poesiak zientzia, filosofia, eszena eta musika lotzen ditu. Honetarako gogoeta berritzailea eta Galiziako literatura-tradizioaren ironia lotzen dituen idazkera argia erabiltzen du.

Internet[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarean ere parte hartu du. 2005etik 2020ra ...mmmm..., [...], eta Abra a cápsula, por favor blogak izan ditu.

Bideopoemak, hitzaldiak eta poesia zein zientzia jarduerak biltzen dituen Youtubeko kanala ere badauka.

Soinu-giroekin, kantuarekin eta zaratarekin saioak egiten ditu. 2005. urtean audiopoemak grabatu zituen eta 2006. urtean grabatutako podcastak Tarragonako udaletxeak ematen duen Podcats Poetiko- Artistikoaren 1. saria irabazi zuen.

Beste eremu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura, arte eta zientziari buruzko jarduerak zuzentzen ditu Galiziako udalerrietan, hala nola, O entrelazamento, A ciencia do poema, Curosas na Lúa edo Novembro Estelar.

1996-2001 bitartean Cuac FM irratian Ulalume literatura-programa zuzendu eta aurkeztu zuen.[2]

ZigZag telebistako programan (TVG, 2018-2019) eta Diario Cultural irratsaioan (Radio Galega, 2022) parte hartu du.

Zientzia-jaialdietan (Naukas Coruña, 2017), kultura zientifikoari buruzko ekitaldietan (Festival Ciente, 2021) eta hainbat jaialdi literario eta errezitalditan (Gales, Cosmopoética, Vigo, Chicago, Granada, Bartzelona, Buenos Aires) parte hartu du.

Unibertsitate eta eskoletan poesia, astronomia, musika eta amatasunari buruzko mintzaldiak ematen ditu.

Galiziako Orkestra Sinfonikoan, A Coruñako Zientzien Etxearen Planetarioan, Galiziako Cidade da Cultura eta Galiziako Xuntan proiektu literarioak garatu ditu.

Berak idatzitako hainbat lan alemanez, japonieraz, errusieraz, gaztelaniaz, hebreeraz, ingelesez eta italieraz ere daude.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Koadernoan, Luzes aldizkarian, Sermos, Vieiros eta La Voz de Galicia egunkarietan ere idatzi du.

Estatuko eta nazioarteko zenbait aldizkaritan parte hartu du: Salamandria, O Compostelán, Madrygal, Çopyright, O ollo público, Alhucema, Cooltural Galicia, Serta, La Caleta, A Xanela, Casa da Gramática, Idearia, etab.

Argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste lan hauexek egin ditu:[3][4][5]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galizieraz idatzitako poemak argitaratu ditu:[6][7]

  • Constelación Maruja que muta noutras (Galicia Futura, 2021) Miguel Robledoren irudiekin. Audioliburua ere badago
  • Pan (ler eta desler liburua). Esquío saria 1999. urtean (2000)
  • -orama (Tambo bilduma, 2002)
  • Número e. 2001eko Espiral Maior Poesia Saria. (Espiral Maior, 2004)
  • Zoommm . Textos biónicos Regueifa Plataforma, 2007 (Edicións Xerais, 2009)
  • Papel a punto de (Ed. El Gaviero, 2011) Gaztelaniazko itzulpena.
  • Curiosidade (Aira Editorial, 2017). Celsius Pictoren irudiekin
  • as neuronas irmás (Afundación Pen-Club Galicia Saria (Arte de Trobar, 2018)

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Curosos na Lúa (Deputación provincial da Coruña e A Curiosa 2020)
  • Poesia hexagonoa (Apiario Editorial, 2014)

Kontaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cápsulas de son. Emakume zientzialariei buruzko 13 kontakizun (iBooks, 2015)[8]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Un compromiso co asombro, de Rebecca Elson (Editorial Galaxia, 2023)
  • A illa curiosa e a tradución do universo, VVAA, (Col. Cíes, Deputación provincial de Pontevedra, 2016)
  • Cómo escribir una canción de amor, de Sholeh Wolpé (Olifante, 2016)
  • O universo de Dona Pega de Juan Carlos Medal, Jaítos, (7 emilias y Concello da Coruña, 2022)

Beste arte batzuekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Neuronas a ceo aberto bideopoema (Galicia Futuro, Cidade da Cultura, 2021) Zuzendaria: Lucía Estévez
  • Audiolibro plaquette poética Constelación Maruja (que muta noutras) (Galicia Futura, Cidade da Cultura, 2021)
  • Ibai ikusezina bideopoema. Vía Láctea Zuzendaria: Juan Lesta
  • No xardín nocturno de Antonia bideopoema. Zuzendaria: Juan Lesta
  • Gustav Henningsen. O danés curioso en Ordes (aCentral Folque, 2018) Argazki liburua
  • Calendario de Ceos Galegos. Astrofotografia

Edizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A hombros de gigantas, Laura Morrón (Next Door Publishers, 2020)
  • O universo de Dona Pega, Juan Carlos Medal, Jaítos (Ed., tradución e limiar. 7emilias e Concello da Coruña, 2022) (7emilias, 2023)
  • Abominables adorables , Estíbaliz Espinosa y Branda (ilustratzaile) (7emilias e Concello da Coruña, 2022)
  • Curiosas na Lúa (2020)

Haur eta gazteen literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Caer de cu polo universo (Apiario, 2015)
  • Abominables adorables (7emilias, 2022) (Editorial Baía, 2023) Brandaren ilustrazioak
  • Canto Cosmos (Edicións Embora, 2024). Clara Cerviñoren ilustrazioak.

Antologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Versos desde la exosfera. Antología poética especulativa Cazador de ratas, 2019
  • La lluvia en el mar
  • Das sonorosas cordas (Eneida, 2005)
  • Mujeres de carne y verso (La Esfera, 2001)
  • Poesía Galega Contemporánea III 1975-2000

Talde-liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La casa del poeta (Trampa Editorial, 2021)
  • Women up to no good (Upper Rubber Boot, 2018)
  • Poesía Hexágono (Ed. Apiario, 2014)
  • Que lle podo ofrecer a quen me intente, Xerais
  • Os aforismos do riso futurista, Xerais
  • Que la fuerza te acompañe/May the force be with you (Salamandria, Ed. El Gaviero, 2005)
  • O libro dos abanos (palabras no aire) (Follas Novas, 2002)
  • Os gozos e as sombras (2005)
  • Negra Sombra
  • La paz y la palabra
  • Alma de beiramar
  • Sprache is talles... (Ed. Klett-Cotta, Stuttgart)
  • Intifada. Ofrenda dos poetas galegos a Palestina
  • O trazo aberto. poemas e debuxos (2002)
  • Outro mundo é posível. Festival da Poesía de Salvaterra (2002)
  • V Forxa literaria
  • Son de poesía (2005)
  • Por man propia (2006)
  • Lume (2005)
  • Catálogo do Segundo Encontro de Arte e Natureza no Castelo de Soutomaior (2005)

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esquío poesía saria 1999an, Pan lanagatik (ler eta desler liburua).
  • Díaz Xácome Novos creadores saria 2001ean, Orama lanagatik.
  • Espiral Maior saria 2001ean, Número e lanagatik.
  • XV. Afundación Poesia Saria, 2017an, As neuronas Irmás lanagatik.
  • José Saramago narratiba saria, Concello de Santiago 2009, Pro videncia lanagatik.
  • Modesto R. Narratiba saria. Figueiredo 2020, 23 xeitos de nomear unha constelación lanagatik
  • Luísa Villalta saria, Deputación provincial de A Coruña, 2019-2020
  • Tren Antonio Machado sariak (finalista), 2019 [9]
  • Alfredo Iglesias saria 2022. urtean

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Estíbaliz Espinosa Río» IDEES 2020-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  2. Podcast de Ulalume
  3. «Egilearen liburu guztiakEspinosa Rio Estibaliz» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  4. «Libros de Estíbaliz Espinosa Río» www.agapea.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  5. «Libros de ESPINOSA RIO ESTIBALIZ - Librería Trama.» www.libreriatrama.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  6. Autobiografía en su blog
  7. (Gaztelaniaz) maria. (2020-02-11). «Estíbaliz Espinosa: desequilibra el techo» IDEES (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  8. «Miniserie de radio | CIBERBBN» www.ciber-bbn.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  9. [https://ffe.es/premiosdeltren/ «Premios del Tren - Fundaci�n de los Ferrocarriles Espa�oles»] ffe.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]