Estibaliz Urresola Solaguren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estibaliz Urresola» orritik birbideratua)
Estibaliz Urresola Solaguren

Bizitza
JaiotzaLaudio1984ko maiatzaren 4a (39 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Cinema and Audiovisual School of Catalonia (en) Itzuli
Escuela Internacional de Cine y Televisión (en) Itzuli
Hezkuntza-mailagradua
masterra
gradua
Hizkuntzakgaztelania
euskara
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria eta zinema ekoizlea
Lan nabarmenak

sirimirifilms.eu…, sirimirifilms.eu eta sirimirifilms.eu…
IMDB: nm5031184 Allocine: 788805 Edit the value on Wikidata
Estibaliz Urresola aktorerik onenaren Zilarrezko Hartza eskuratu zuen Sofia Otero haurrarekin eta 20.000 especies de abejas zinema-taldearekin, Berlinalen 2023ko urtarrila
Estibaliz Urresola zinemagilea, 2022

Estibaliz Urresola Solaguren (Laudio, Araba, 1984ko maiatzaren 4a) zinema-zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da.[1] 2023an 20.000 especies de abejas filma zuzendu zuen.[2] 500 umeren castingean protagonista aukeratutako Sofia Otero haurrak 9 urterekin aktorerik onenaren Zilarrezko Hartza eskuratu zuen Berlinalen.[3] 2023ko abuztuan 20.000 especies de abejas filma Europako Zinemaren Akademiako sarietarako 19 tituluetako lehen hautaketan sartu zen. Sari horiek Europako 'Oscarrak' dira.[4][5][6][7][8][9][10]

2024ko otsailaren 10ean bi Goya saria jaso zituen zuzendari berria eta jatorrizko gidoiarena Valladoliden, 20.000 especies de abejas filmarengatik.[11][12][13][14]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estibaliz Urresola Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan, eta bost urtez aritu da lanean euskal zinemaren eta telebistaren industrian. Gainera, Zinema Zuzendaritzako Masterra eta Film Ο-Marketing, banaketa eta nazioarteko salmentetako Masterra ditu.[15]

20.000 especies de abejas filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estibaliz Urrusola zuzendariaren helburua ikusleek trans ume bat duten familiaren gorabeherak sentitzea da. Gidoiaren ernamuina 2018an Ekai Lersundiren suizidioa izan zen. Ondarroako 16 urteko mutiko transexuala zen Ekai Lersundi, inoiz iritsi ez zen tratamendu hormonal baten zain zegoena. Ekaik gutun bat idatzi zuen, tristea eta, aldi berean, itxaropentsua iruditu zitzaion Urrusolari. Erabaki hori hartu zuen sufrimendua azaleratzeko, eta haren atzetik zetozen belaunaldiek agertoki errazagoa eta onartuagoa aurkitzeko itxaropenarekin.[16]

Film horrek neska trans baten istorioa kontatzen du, eta horrek familian duen eragina.[17][18] Filmak mugak zeharkatzearen alde egiten du, besteak beste, Baiona eta Laudio bereizten dituen muga. Film horretan gaztelania nagusi bada ere, euskara eta frantsesa ere entzuten dira. Urresolak naturalismoa bilatzen du amaren (Patricia López Arnaiz) eta txikien arteko elkarrizketetan, hainbat saiakeraren emaitza, zalantzarik gabe. Genero disforia nolabaiteko didaktismoz, baina emozioz lantzen da. «Zergatik naiz horrela?», galdetzen dio bere buruari Cocó (Sofía Otero) txikiak.[19]

2023ko abuztuan 20.000 especies de abejas filma Europako Zinemaren Akademiako sarietarako 19 tituluetako lehen hautaketan sartu zen. Sari horiek Europako 'Oscarrak' dira.[4][5][6][7][8][9][10] Irabazlea Juan Antonio Bayonaren La sociedad de la nieve izan zen.[20][21]

Emaitzaren bezperan hauxe esan zuen Urresolak:

Arrakasta erlatibizatu egin behar duzu, burua galtzeko arriskua baituzu.[22]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidean egindako lanak:[23]

  • 20.000 especies de abejas (2023) (luzemetraia)[24][25]
  • Cuerdas (2022)[26]
  • Polvo somos (2020)
  • Los casos gramaticales (2018)
  • Nor Nori Nork (2018)
  • Voces de papel (2016)
  • Adri (2013)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Voces de papel dokumentalik onenari Urrezko Txapela Zinemaldia.cat-en
  • Somos polvo laburmetraiak Málaga, Zinebi, Cortada zinema jaietako saria jaso zuen.[27][28]
  • Cuerdas laburmetraiak Rails d'Or saria eskuratu zuen Cannesko kritikaren astean (2022)[29]
  • Cuerdas laburmetrairik onenaren Forqué saria eskuratu zuen Madrilen.[30]
  • Berlinale zinema jaialdian 20.000 especies de abejas filmari: Gilde zinema aretoen ordezkariek sari bat eman zioten, eta Berliner Morgenpost egunkariaren irakurleek beste bat.[3] Sofia Oterok 9 urteko basauriarrak aktorerik onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen, 20.000 especies de abejas filmean egindako lanarengatik.[3]
  • 20.000 especies de abejas filmak Malagako Zinema Jaialdian film onenaren Urrezko Biznaga jaso zuen eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria Patricia López Arnaiz aktorearentzat izan zen, filmean haur transexual baten amaren papera antzezten duena.[31] [32] [33]
  • 2023ko abuztuan 20.000 especies de abejas filma Europako Zinemaren Akademiako sarietarako 19 tituluetako lehen hautaketan sartu zen. Sari horiek Europako 'Oscarrak' dira.[7]
  • 2024ko otsailaren 10ean zuzendari berriaren Goya saria, 20.000 especies de abejas filmarengatik.[11]
  • 2024ko otsailaren 10ean jatorrizko gidoigilearen Goya saria, 20.000 especies de abejas filmarengatik.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SensaCine. «Estibaliz Urresola Solaguren» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  2. Teso, Begoña del. «Gela bat norberarena... handiagoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  3. a b c Imaz, Andoni. «Sofia Oterok aktorerik onenaren Zilarrezko Hartza lortu du, '20.000 especies de abejas'-en egindako lanagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).
  4. a b (Gaztelaniaz) Belategui, Oskar. (2023-08-16). «Estibaliz Urresola y Víctor Erice, seleccionados para los 'Oscar' del cine europeo» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  5. a b (Gaztelaniaz) Pérez, Sergio. (2023-09-07). «Víctor Erice, Bayona y la debutante Estibaliz Urresola, los elegidos para representar a España en los Oscar» Libertad Digital - Cultura (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Dos películas vascas a por el Óscar» EFE Noticias 2023-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  7. a b c (Gaztelaniaz) Belategui, Oskar. (2023-09-07). «Víctor Erice, Estibaliz Urresola y J.A. Bayona optan a representar a España en los Oscar» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  8. a b (Gaztelaniaz) EP, NTM /. (2023-09-07). «Los vascos Víctor Erice y Estibaliz Urresola competirán por ir a los Oscars» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  9. a b «Kiosko y Más» lectura.kioskoymas.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  10. a b (Gaztelaniaz) NIUS, Redacción. (2023-08-16). «Dos directores vascos aspiran a los Premios del Cine Europeo: Estibaliz Urresola y Víctor Erice» Nius Diario (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  11. a b c (Gaztelaniaz) » Estibaliz Urresola gana el Goya a la mejor dirección novel y Mejor Guion Original. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  12. (Gaztelaniaz) Agencias, NTM /. (2024-02-10). «Estibaliz Urresola, Goya a la mejor directora novel y al mejor guión original por '20.000 especies de abejas'» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  13. (Gaztelaniaz) Osorio, Silvia. (2024-02-11). «La vasca Estibaliz Urresola se rompe al recibir su primer Goya» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  14. (Gaztelaniaz) Goya 2024 | Estibaliz Urresola gana el Goya a la mejor dirección novel por '20.000 especies de abejas'. 2024-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  15. SensaCine. «Estibaliz Urresola Solaguren» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  16. (Gaztelaniaz) «Estibaliz Urresola: «Quiero que el espectador sienta por lo que pasa una familia con una niña trans»» BURGOSconecta 2023-02-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  17. Ramón, Esteban. (2023-02-22). «'20.000 especies de abejas': la infancia trans en Berlín» RTVE.es.
  18. «Sofía Otero, Oso de Plata en la Berlinale por su interpretación de una niña trans en '20.000 especies de abejas'» www.lasexta.com 2023-02-26.
  19. (Gaztelaniaz) Belategui, Oskar. (2023-02-22). «'20.000 especies de abejas': el espíritu diverso de la colmena» El Comercio: Diario de Asturias (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  20. «La sociedad de la nieve correo» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  21. «La sociedad de la nieve etb» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  22. (Gaztelaniaz) Moyano, Alberto. (2023-09-19). ««Tienes que relativizar el éxito porque corres el riesgo de que se te vaya la cabeza»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  23. «Estibaliz Urresola Solaguren» marvinwayne.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  24. «La Incubadoran parte hartzea oparia da; inflexio-puntu bat» www.zineuskadi.eu (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  25. Imaz, Andoni. «Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' Berlinaleko Sail Ofizialean lehiatuko da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  26. Alava, Noticias de. «La directora alavesa Estibaliz Urresola estrena 'Cuerdas'» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  27. «Estíbaliz Urresola Solaguren: 'En la industria del cine o articulas una red de sostén y de cooperación o no subsistes durante mucho tiempo'» www.euskadi.eus 2021-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  28. (Gaztelaniaz) «El cortometraje documental "Imperial Irrigation" de Lukas Marxt, gran premio Zinebi» EITB 2020-11-20 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  29. «El cortometraje 'Cuerdas' de Estibaliz Urresola gana el premio Rails d'Or en Cannes» www.euskadi.eus 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  30. «Forqué saria lortu zuen atzo Esti Urresolak Madrilen, 'Cuerdas' pelikulagatik - Laudio» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  31. «"20.000 especies de abejas" garaile, Malagako Zinema Jaialdian» EITB 2023-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  32. «Film onenaren saria irabazi du Esti Urresolak Malagako zinema jaialdian '20.000 especies de abejas' pelikularekin - Laudio» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  33. (Gaztelaniaz) Cabrera, Isabel Urrutia. (2023-03-18). «'20.000 especies de abejas' triunfa en Málaga. «Es un premio a la diversidad», dice su directora» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]