Patricia López Arnaiz
Patricia López Arnaiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Patricia López Arnaiz |
Jaiotza | Gasteiz, 1981eko apirilaren 15a (43 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Jasotako sariak | |
|
Patricia López Arnaiz (Gasteiz, 1981eko apirilaren 15a) arabar aktorea da, telebistan eta zineman aritutakoa. TVEren La otra mirada (2018-2019) seriean Teresa Blanco interpretatzeagatik egin zen ezaguna. Ane (2020) filmean duen paper protagonistagatik Emakumezkoen interpretazio onenarentzako Goya, Forqué eta Feroz sariak jaso zituen.[1]
2023ko urtarrilean Serietako Errepartoko Aktore Onenaren Feroz Saria jaso zuen Intimidad-en egindako lanagatik.[2][3][4][5]
2023ko martxoan 20.000 especies de abejas filmak Malagako Zinema Jaialdian film onenaren Urrezko Biznaga jaso zuen eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria Patricia López Arnaiz aktorearentzat izan zen, filmean haur transexual baten amaren papera antzezten duena.[6][7][8]
2024ko Goya Sarietarako emakumezko aktore onenaren izendapena jaso zuen, 20.000 especies de abejas filman egindako lanarengatik.[9] Urte berean aktorerik onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen. Pilar Palomeroren Los destellos filmean egindako lana saritu zion epaimahaiak.[10]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bokazio berantiarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patricia López Arnaiz Arabako hiriburuan, Gasteizen, jaio zen 1981ean. Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, 25 urterekin antzerkiaz interesatu baino lehen. "Ortzai" Gasteizko Antzerki Eskolan ikasi zuen interpretazioa eta hantxe aurkitu zuen bokazioa.[11] 2010ean bere izena 80 egunean (2010) filmeko kreditu tituluetan agertu zen lehen aldiz. Ondoren, La otra mirada eta La peste serieak eta Lasa eta Zabala (2014), El árbol de la sangre (2018), El guardián invisible, Mientras dure la guerra (2019) eta Ane (2020) filmak egin zituen, eta, horien bidez, Goya aktore protagonista onenaren saria jaso zuen.[12]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lópezek, aktore lanei buru belarri ekin aurretik, Zabalgana ikastolako jantokiko eta goizeko gelako begirale lanak egin zituen, baita produkzio lanak ere Arabako hiriburuko Hell Dorado kontzertu aretoaren bulegoan.[12]
Antzerkian hasi zen lanean eta 2008an Maitasunaren Saltsan parte hartu zuen. Ondoren, paper txikiak egin zituen zineman eta antzerkian. 2017an, ospe handiagoa lortu zuen Fernando González Molinak zuzendutako El guardián invisible filmarekin, Dolores Redondoren nobelan oinarritua. Film horretan Aura, ahizpetako bat, interpretatu zuen.[13] Ondoren, filmaren arrastoak: Legado en los huesos (2019) eta Ofrenda a la tormenta (2020) lanetan parte hartu zuen.[14]
2018an, Alberto Rodríguezen La peste telesailean parte hartu zuen, eta bere ibilbideari bultzada handia eman zion Teresa de Pineloren pertsonaia antzeztak. Teresa alargun jantzia eta aberatsa zen, eta bere senarrarengandik hartu zuen zeta-fabrika administratzen zuen. Aldi berean, talentu handiko pintorea zen, eta bere koadroak aitaren izenarekin sinatu behar izan zituen.[15] Urte bereko apirilean, Televisión Españolan La otra mirada telesaila estreinatu zen; bertan Teresa Blanco interpretatu zuen, Sevillara irakasle gisa iritsi zen sekretuz betetako emakume bidaiaria.[16] Serie feminista horrek ez zuen audientzia handirik izan, kritika positiboak izan zituen eta bigarren denboraldi baterako berritu zen, 2019an estreinatua.[17]
2020an Ane filmaren protagonistetako bat egin zuen, David Pérez Sañudok egindako[18] filmean interpretazio bikaina izan zuen eta hainbat sari lortu zituen: Forqué saria, RNEren Begi Kritikoa saria, Feroz sarietan aktore protagonista onenaren saria, eta 2021ean emakumeen interpretazio onenaren Goya saria.[19] Urtebete geroago, Manuel Martín Cuencaren La hija filmean Javier Gutiérrezekin egitekoa zen lan protagonistaren berri eman zen.[20]
2022ko urtarrilean, Feria: la luz mas oscura seriea estreinatu zuen, Sandra polizia rolean, eta Netflix Españako beldurrezko lehen telesaila izan zen.[21] Halaber, paper nagusia iragarri zen La cima filmerako, Ibon Cormenzanak zuzendua, urte bereko martxoan estreinatzekoa.[22]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2010 | 80 egunean | Garazi | Jon Garaño |
2013 | Amaren eskuak | Extra | Mireia Gabilondo |
La herida | Sandra | Fernando Franco | |
2014 | Lasa eta Zabala | Izaskun | Pablo Malo |
2015 | Un otoño sin Berlín | Presentadora | Lara Izagirre |
2017 | El guardián invisible | Rosaura Salazar | Fernando González Molina |
2018 | El árbol de la sangre | Amaia | Julio Medem |
Alegría, tristeza | Neska | Ibon Cormenzana | |
2019 | Mientras dure la guerra | María de Unamuno | Alejandro Amenábar |
Legado en los huesos | Rosaura Salazar | Fernando González Molina | |
2020 | Ane | Lide | David Pérez Sañudo |
Ofrenda a la tormenta | Rosaura Salazar | Fernando González Molina | |
Uno para todos | Ana | David Ilundain | |
Hil kanpaiak | Fiskala | Imanol Rayo | |
2021 | Mediterráneo | Laura Lanuza | Marcel Barrena |
La hija | Adela | Manuel Martín Cuenca | |
2022 | La cima | Ione | Ibon Cormenzana |
2023 | 20.000 especies de abejas | Ane | Estibaliz Urresola Solaguren |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Katea | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2010 | Qué vida más triste | La Sexta | Extra | Atal 1 |
2018 - 2019 | La otra mirada | La 1 | Teresa Blanco Sánchez | 21 atal |
La peste | Movistar+ | Teresa de Pinelo | 12 atal | |
2020 | La línea invisible | Clara | 2 atal | |
2022 | Feria: la luz más oscura | Netflix | Sandra | 8 atal |
Intimidad | Begoña Uribe | |||
Apagón | Movistar+ | Atal 1 |
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saria | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2018 | Ondas Sariak | Emakumezko aktore onena | La otra mirada | Irabazlea [23] |
2018 | Iris Sariak | Emakumezko aktore onena | Izendatua | |
2021 | Goya Sariak | Emakumezko aktore onena | Ane | Irabazlea [24] |
2021 | Feroz Sariak | Emakumezko aktore onena | Irabazlea [25] | |
2021 | José María Forqué Sariak | Emakumezko aktore onena | Irabazlea [26] | |
2021 | Sant Jordi Sariak | Emakumezko aktore onena | Irabazlea [27] | |
2021 | Zilarrezko Fotogramas Sariak | Zinemako emakumezko aktore onena | Izendatua | |
2021 | Medallas del CEC Sariak | Emakumezko aktore nagusi onena | Izendatua | |
Bigarren mailako emakumezko aktore onena | Uno para todos | Izendatua | ||
2023 | Feroz Sariak | Serietako Emakumezko aktore Onena | Intimidad | Irabazlea [2] |
2023 | Malagako Zinema Jaialdia | Antzeztaldeko emakumezko aktore onena | 20.000 especies de abejas | Irabazlea [28] |
2024 | Goya sariak | Emakumezko aktore protagonista | 20.000 especies de abejas | Izendatua[29] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) ISABA, LEIRE ESCALADA. (2011-08-11). «Con la cámara en un ibón de Belagua» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ a b «Patricia Lopez Arnaizek, Elena Iruretak eta Loreto Mauleonek jaso dute Feroz Saria» EITB 2021-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE, NTM /. (2023-01-29). «La vitoriana Patricia López Arnaiz gana el Feroz a la mejor actriz de reparto por 'Intimidad'» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) RAMÓN, ESTEBAN. (2023-01-29). «Premios Feroz 2023: los ganadores de la noche del cine y la TV» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE, NTM /. (2023-01-29). «La vitoriana Patricia López Arnaiz gana el Feroz a la mejor actriz de reparto por 'Intimidad'» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ «"20.000 especies de abejas" garaile, Malagako Zinema Jaialdian» EITB 2023-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- ↑ «Film onenaren saria irabazi du Esti Urresolak Malagako zinema jaialdian '20.000 especies de abejas' pelikularekin - Laudio» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cabrera, Isabel Urrutia. (2023-03-18). «'20.000 especies de abejas' triunfa en Málaga. «Es un premio a la diversidad», dice su directora» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lista completa de premiados y nominados en los Premios Goya 2024» www.antena3.com 2024-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ «‘Tardes de soledad’ filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria 2024-09-28 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arranca la edición XLII del Festival Internacional de Teatro» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La actriz con un Goya que cuidaba el comedor en una ikastola de Vitoria» El Correo 2021-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Quién es quién?» AtresMediaCine (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2020-10-06). «Presta atención a Patricia López Arnaiz en 'Ane', una de las actuaciones más explosivas del año» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Razón, La. (2017-12-20). «Veteranía y juventud en el reparto de «La Peste»» La Razón (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Crítica del final de 'La otra mirada': Sorprendente cierre que deja las puertas abiertas» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hergar, Paula. (2018-10-24). «TVE renueva "La otra mirada", su aplaudida serie feminista» Vertele (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mateos, Ander. (2021-03-06). «'Ane': La crudeza de una familia rota en Vitoria-Gasteiz» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premios Goya 2022 - 36ª Edición | Los Goya - Premios Cine» Premios Goya 2022 (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) DIGITAL, RTVE. (2021-08-04). «¡Descubre el tráiler de 'La hija', con Javier Gutiérrez!» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Feria: La luz más oscura': Netflix elige Andalucía para inquietar a la audiencia» La Vanguardia 2022-01-27 (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) González, Carlos. (2022-01-19). «López Arnaiz vuelve a protagonizar la gran pantalla con 'La cima'» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ «Ondas saria irabazi du Patricia Lopez Arnaiz aktoreak» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-10-18 (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
- ↑ Ostolaza, Paulo. «Euskal filmek zortzi sari jaso dituzte Goya sarietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
- ↑ «Patricia Lopez Arnaiz eta 'Baby' filmaren soinu banda, Feroz Sarietan garaile - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
- ↑ «Patricia López Arnaiz, Forque saria 'Ane' filmean egindako lanagatik» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-01-18 (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) RTVE, PRENSA. (2021-04-19). «RNE celebra este lunes la gala de los Premios Sant Jordi de Cinematografía 2021» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
- ↑ «'20.000 especies de abejas' filmeko lantaldea pozarren, Malagan lortutako aitorpenekin» EITB 2023-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lista completa de premiados y nominados en los Premios Goya 2024» www.antena3.com 2024-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).