Marrubi
Marrubi | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Azpifamilia | Rosoideae (en) ![]() |
Generoa | Fragaria |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak |
strawberry (en) ![]() |

Marrubiak zenbait landare-espezie herrestariak dira. Fragaria generokoak dira[1], lurrin hitzarekin erlazionatuta (fraga latinez), oso landuak bere fruitu jangarriarengatik. Barietate komerzializatuenak hibridoak dira. Ohikoena Fragaria x ananassa da bere fruituaren handitasunaren ondorioz.
Basokoak mailukiak ere deitzen dira euskaraz.
Berezkotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marrubia arrosaide familiakoa da.
Fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fruitutik jaten dena eterio bat da, gorri kolorezkoa, gozoa eta lurrintsua. Lore-zoruaren lodiunea da eta bere funtzioa dela landarearen egiazko fruituak hartzea. Eterio bakoitzean, 150 eta 200 hazi daude hartuta.
Marrubiaren propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marrubi ontzi bat (100 g) 34,5 kaloria ditu eta bitamina C eta P-ko elikadura iturri bikainak dira. Konposizioa:
- 34,5 kaloria
- %85 ura
- 7 g karbohidrato
- 2,2 g zuntz
- 150 mg potasio
- 13 mg magnesio
- 30 mg kaltzio
- 60 mg C bitamina
- 0,2 mg E bitamina
Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
20 espezie baino gehiago ezagutzen dira:
Ezpezie ohikoenak:
- Marrubia, txikiak dira, 20mm-ko diametrorekin.
- Baratze-marrubia: Bi mota bereizten dira.
- Camarosa: Handiak dira, trinkoak eta gorri-gorriak. Kalitate onekoak dira eta erresistentzia haundikoak dira.
- Douglas: Handiak dira, globo formakoak eta krestaren ondorioz deformatuta. Kolore bizi eta gorrikoak dira eta disdiratsuak, askotan, punta arrosarekin.
Ezpezie diploideak:
- Fragaria daltoniana
- Fragaria iinumae
- Fragaria nilgerrensis
- Fragaria nubicola
- Fragaria vesca
- Fragaria viridis
- Fragaria yezoensis
Ezpezie tetraploideak:
Ezpezie hexpoloideak:
- Fragaria moschata (alemaniakoa)
Ezpezie hibrido oktopoloideak:
Ezpezie hibrido dekoploideak:
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Fragaria» Germplasm Resources Information Network (United States Department of Agriculture) 2008-03-03 Noiz kontsultatua: 2009-02-17.