Estricalla
Estricalla | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | Hardcore punk |
Urteak | 2009- |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Stop Control |
Informazio gehigarria | |
http://www.myspace.com/estricalla | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Estricalla ("hondamena" aragoieraz) musika taldea da. Euskal Herri, Aragoi eta Kantabriako kideek osatua da. Hardcore punk estiloa jorratzen dute.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea 2009an jaio zen Torrelavegan (Kantabria)[1]. El Corazón del Sapo-Kuraia eta Kloakao taldeetan ibilitako kideek osatu zuten. Beren diskoetako kantetan euskara eta espainieraz kantatzen dute erdi bana.
Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irungo, Aragoiko eta Kantabriako kideak ditu:
- Fernando Sapo
- Trili, Pano eta Bati (Torrelavegako Kloakao taldekoak); Trilik utzi eta gero Mono (Irungo Küm eta AZ/DZ taldekoa) sartu zen.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gimnasia Revolucionaria (Stop Control, 2009). LP/CD.
- Fuegos Olímpicos (Stop Control, 2011). LP/CD.
- Crass punk outsiders (Bi batean Diskak, 2012).
- Triple asalto mortal (Stop Control, 2013).
- Hutsartea (Stop Control, 2015).
- Dramatik-thlon (Stop Control, 2016).
Disko gehienak Zarauzko Fidelenean grabatu zituzten Mikel Kazalisen laguntzaz.
Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ball de bastons / Makil dantza (Filferro Records, 2014).
- Aspalditik gatoz, urrutira goaz (Bonberenea Ekintzak, 2017).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Elkarrizketa Gara egunkarian, taldearen webgunean jasota.