Esty Quesada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Esty Quesada
Bizitza
Jaiotza Barakaldo1994ko uztailaren 30a (25 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak youtuberra, aktorea eta Disk Jockeya
Izengoitia(k) Soy Una Pringada
IMDb nm8404931

Estibaliz 'Esty' Quesada (Barakaldo, 1994[1]), youtuber eta aktore bizkaitarra da, gaztelaniaz lan egin ohi duena. Youtuben Soy Una Pringada izenarekin sortutako kanalagatik egin izan da ezaguna, batez ere Espainiako sare sozialen esparruan. Beste esparru batzuetan ere erabiltzen du izen hori, Soy Una Pringada, adibidez disko-jartzaile saioetan[2].

Pertsonaia eta pertsona inteligentziaz nahasten dituen pertsonalitate bat da Esty Quesadarena, histrionismoa (makillatzeko eta janzteko modu ez ohikoak barne), sarkasmoa eta auto-erreferentziak erabiltzen dituena. Euskara ulertzen duela esan izan du, baina "ahaztua" daukala: ondo hitz egingo balu euskarazko bideoak ere egingo zituela esan izan du[3].

Aktore gisa parte hartu izan du Espainiako zenbait telesailetan, hala nola Paquita Salas, Looser, Terror y Feria, eta Vota Juan[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Soy Una Pringada: noticias, fotos y vídeos» FormulaTV . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  2. (Ingelesez) «Algar & Soy Una Pringada djs SAD PARTY in Pop Bar, Barcelona 18/05/2019 | SalaRazzmatazz.com» Sala Razzmatazz . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  3. Urkizu, Urtzi ««Youtube mendi errusiar bat da; dirua lortzeko, lan egin ezazu»» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  4. SensaCine «Esty Quesada» SensaCine.com . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]