Et tu, Brute?


Et tu, Brute? latinezko esaldi bat da, hitzez hitz "Eta hi, Bruto?" edo "Hi ere bai, Bruto?" esan nahi duena. Aipua William Shakespeareren Julius Caesar antzezlanean agertzen da, hirugarren ekitaldiko lehen agerraldian.[1][2] Esaldia Julio Zesar erromatar diktadoreak ahoskatzen du, bere hilketaren unean, Dezimo Brutori zuzenduta, hiltzaileen artean bereizteko.[3]
« | Et tu, Brute?—Then fall, Caesar. | » |
Julius Caesar, 3. ekitaldia, 1. agerraldia |
Esaldi horren lehen arrastoak lehenagoko bi isabeldar antzezlanetan ageri dira: Shakespeareren Hernry VI, Part 3 lanean eta Richard Edesen Caesar Interfectus lanean:[4] sarri, lagunen ustekabeko traizioak salatzeko erabili ohi da.
Zesarrek benetan hitz horiek esan zituela baieztatzen duen frogarik ez dago:[5][6] haren azken hitzak ezezagunak badira ere, Suetonio erromatar historialariak Zesarrek hil aurretik ezer ez zuela esan zioen; hala ere, beste batzuek grezierazko "Καὶ σύ, τέκνον" (euskaraz, "Hi ere bai, seme" edo "Hi ere bai, gazte") esaldia esan zuela zioten.[7][8]
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 44ko martxoaren 15ean (Martxoko Idusak) senatari talde batek Julio Zesarri eraso egin zion. Senatari haien artean zen Bruto, Julio Zesarren lagunmina. Zesarrek hasieran erasotzaileei aurre egin zien, baina haien artean Bruto ikustean hilik erori zen. Suetoniok esaldiok zurrumurru gisa aipatzen ditu. Plutarkok ere, bide beretik, Zesarrek ezer ez zuela esan dio, baina Bruto ikustean burua togarekin estali zuela defendatzen du horrek.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Shakespeare, William. (1599). Julius Caesar. (2015. argitaraldia) Penguin Classics ISBN 0141396539..
- ↑ (Ingelesez) «No Fear Shakespeare: Julius Caesar: Act 3 Scene 1» SparkNotes (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ «'Et tu, Brute?'» www.theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Ingelesez) Shakespeare, William. Henry VI. Part 3. (2017. argitaraldia) CreateSpace Independent Publishing Platform ISBN 978-1979792165..
- ↑ Henle, Robert. (1945). Henle Latin Year 1. Loyola Press.
- ↑ (Ingelesez) Shakespeare, William. (1599). S.F. Johnson eta Alfred Harbage ed. Julius Caesar. (1960. argitaraldia) Penguin Books, 74 or..
- ↑ Suetonius Tranquillus, Caius. (K.a. 121). «Liber I, Divusu Iulius, LXXXII» De Vita Caesarum. .
- ↑ Billows, Richard A.. (2009). Julius Caesar: the colossus of Rome. Routledge ISBN 978-0-415-33314-6. PMC 232327644. (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ Plutarko. (2006). Jesus Maria Arrojeria ed. Alexandro / Zesar. Bizitza paraleloak. UPV/EHU ISBN 84-96455-17-3..