Eteokles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eteokles
Eteocles and Polynices - Project Gutenberg eText 14994.png
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Edipo
Ama Jokasta
Seme-alabak Laodamante
Anai-arrebak Antigona, Polinizes eta Ismene

Eteokles (antzinako grezieraz: Ἐτεοκλῆς) greziar mitologiako hainbat pertsonaien izena da:

Tebasko erregea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edipo eta Jokastaren semea eta Polinizes, Ismene eta Antigonaren anaia zen.

Bere aitaren krimenak jakitera eman zirenean, Polinizes eta Eteoklesek laguntza ukatu zioten euren aitari hau erbesteratua izan zenean eta begizkoa bota zien.

Ados jarri ziren, Tebasen bakoitzak urte beteko erregealdia izateko, baina, bere erregealdia amaitu zenean, Eteoklesek ez zion tronua bere anaiari utzi izan nahi, eta, horregatik, Polinizes, Adrasto (Argosko erregea), eta beste heroi batzuek, armada bat bildu eta konkista espedizio bat hasi zuten, Zazpiak Tebasen aurka bezala ezagutzen dena, non, Polinizesek eta Eteoklesek elkar hil zuten.

Eteokles, Laodamanteren aita izan zen, hau ere Tebaseko errege.

Orkomenoko erregea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andreo, Orkomenoko erregearen eta Euipen semea zen, bere aita, Zefiso ibai jainkoa zela ere esaten zen arren. Orkomenoko tronuaren oinordeko izan zen, eta berari ematen zaio Kariteen gurtzaren jatorria, elezaharrak, hauentzako sakrifizioak egin zituen lehen gizona zela baitio. Orkomenon, esaten zenez, Eteoklesi zerutik bidaliak ziren harri batzuk ere gurtzen ziren.

Eteokles honek ez zuen seme-alabarik izan, eta, hil ondoren, Orkomenoko tronua Flegiasek hartu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eteokles Aldatu lotura Wikidatan