Antigona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frederic Leightonen Antigone, 1882

Antigona[1] (grezieraz: Ἀντιγόνη) greziar mitologian, Edipo eta bere ama zen Jokastaren alaba izan zen[2].

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antigona pertsonaia mitologikoa da eta Sofoklesek bere tragedia baten bidez azaltzen du Antigonaren kondaira, baita politikaren, moralaren eta legeen inguruko hausnarketarako tarte zabal eskaini ere.

Edipok, hiltzean, bere bi semeei utzi zien Tebaseko erregetza, lan hau txandaka burutu zezaten. Eteoklesek, ordea, ez zion Polinizesi tronua jaregin nahi izan, eta hau beste printzerri batzuekin batu zen Tebas erasotzeko. Gudan, anai biek elkar hil zuten eta beraien osaba, Ediporen anai Kreonte aginteratu zen. Honek, Eteoklesi hildakoek merezi ohoreak eskaini zizkion Tebasen defentsan hil izanagatik eta Polinizesen gorpua lurperatu gabe piztien jan bihurtu zedin agindu zuen, hau ez betetzea heriotzarekin zigortuz.

Antigonak, Ismene ahizpak ez bezala, anaiaren gorpuari beharrezko erritualak egin zizkion, zetorkion zigorraren jakitun. Tiresias igarleak Antigona ez hiltzea aholkatu zion, honek bere hurkoentzako zorigaitza ekarriko ziola esanaz. Hala ere, bizirik lurperatu zuten koba batean janari apur batekin, baina urkatu egin zen gosez hil aurretik. Hori ikustean, bere ezkongai Hemonek, Kreonteren semeak, bere burua hil zuen eta hau jakitean bere ama Euridizek ere bai.

Kreontek, honela, bere burugogorkeriagatik semea eta emazte hilik ikusten dituelarik, Tebaseko nagusien koruak eginiko aholkua entzun behar izan zuen: "Askogatik, zuhurtzia da zoriontasunaren oinarria".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antigona Aldatu lotura Wikidatan


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.