Etiopiako goi-lautada
Itxura
| Etiopiako goi-lautada | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Ras Dashen |
| Garaiera | 4.550 m |
| Mota | mendikatea, large igneous province (en) |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 10°00′00″N 38°10′00″E / 10°N 38.1667°E |
| Honen parte da | Rift Haran Handia |
| Estatu burujabe | |
| Geologia | |
| Material nagusia | Arroka magmatiko bolkaniko |
Etiopiako goi-lautada, Etiopiar mendigunea ere deitua, ipar-ekialdeko Afrikako goi-ordoki zabala da, Etiopiako zatirik handiena eta Eritreako iparraldea hartzen dituena.[1] Gehiena 1.500 metrotik gorako garaieran dago, eta mendirik gorenak 4.500-4.600 metrora iristen dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etiopia hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatzen dituen Rift Haran Handiak bitan zatitzen du goi-lautada:
- Ipar-mendebaldean Abisiniako mendigunea dago, iparraldeko Etiopia eta erdialdeko Eritreatik Turkana aintziraraino. Tigray eta Amhara eskualdeak hartzen ditu. Bertako Semien mendigunean dago Ras Dashen, Etiopiako gailurrik gorena (4.550 metro).[1] Semien parkea Gizateriaren ondare izendaturik dago. Aipagarria da Tana aintzira ere, Nilo Urdinaren iturburua.
- Hego-ekialdean Hararko mendigunea dago. Bertan dago Batu, Etiopiako bigarren mendirik gorena (4.307 metro).[1]
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi-lautadan hiru eko-eskualde daude:
- Etiopiako oihan menditarrak, 1.100-1.800 metro artean.
- Etiopiako larredi eta baso garaiak, 1.800-3.000 metro artean.
- Etiopiako paramo menditarrak, 3.000 metrotik gora.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 Ethiopian Plateau. britannica.com (kontsulta data: 2017-10-1).
