Etiopiako goi-lautada
(«Etiopiar mendigunea» orritik birbideratua)
Etiopiako goi-lautada | |
---|---|
![]() |
|
![]() |
|
Geografia | |
Gailurra | Ras Dashen |
Garaiera | 4.550 metro |
Mendigunea | Rift Haran Handia |
Administrazioa | |
Herrialdea(k) | ![]() ![]() |
Geologia | |
Harri mota | Bolkanikoa |
Etiopiako goi-lautada, Etiopiar mendigunea ere deitua, ipar-ekialdeko Afrikako goi-ordoki zabala da, Etiopiako zatirik handiena eta Eritreako iparraldea hartzen dituena.[1] Gehiena 1.500 metrotik gorako garaieran dago, eta mendirik gorenak 4.500-4.600 metrora iristen dira.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etiopia hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatzen dituen Rift Haran Handiak bitan zatitzen du goi-lautada:
- Ipar-mendebaldean Abisiniako mendigunea dago, iparraldeko Etiopia eta erdialdeko Eritreatik Turkana aintziraraino. Tigray eta Amhara eskualdeak hartzen ditu. Bertako Semien mendigunean dago Ras Dashen, Etiopiako gailurrik gorena (4.550 metro).[1] Semien parkea Gizateriaren ondare izendaturik dago. Aipagarria da Tana aintzira ere, Nilo Urdinaren iturburua.
- Hego-ekialdean Hararko mendigunea dago. Bertan dago Batu, Etiopiako bigarren mendirik gorena (4.307 metro).[1]
Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goi-lautadan hiru eko-eskualde daude:
- Etiopiako oihan menditarrak, 1.100-1.800 metro artean.
- Etiopiako larredi eta baso garaiak, 1.800-3.000 metro artean.
- Etiopiako paramo menditarrak, 3.000 metrotik gora.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c Ethiopian Plateau, britannica.com, https://www.britannica.com/place/Ethiopian-Plateau. Noiz kontsultatua: 2017-10-1.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etiopiako goi-lautada |