Etnoandrozentrismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Etnoandrozentrismoaren kontzeptuaren jatorria androzentrismoa eta etnozentrismoaren elkartzetik dator. Etnoandrozentrismoa ikuspegi bat da zeinetan edozein fenomeno edo errealitateren ikerketan maskulinotzat jotzen den guztia edo gizonezkoekin lotzen dena erdigunean kokatzen den, eta ikerketa horien abiapuntu eta azterketa zientifikoaren neurri bilakatzen den[1]. Beraz, gizonezkoen ikuspuntua gizarte osoarenarekin identifikatzeko jarrera darama.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Martín Casares, Aurelia. (2006). Antropología del género: culturas, mitos y estereotipos culturales. Cátedra.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.