Etsaiaren zigor zuzenbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Etsaiaren zigor zuzenbidea (Feindstrafrecht alemanieraz) Günther Jakobs legelariak 1985ean proposatutako teoria da, bereziki arriskugarritzat hartzen den kriminalitateari aurre egiterakoan, subjektuaren portaera eta arriskugarritasuna, eta ez subjektuaren egintzak berak, zigortzen direla adierazten duena.

Jakobsen iritziz, etsaiaren zigor zuzenbide honek hiru oinarri ditu: a) etsaiari zigorra aurreratzea; b) zigorren proportzionaltasun eza eta zenbait berme prozesal kentzea edo arintzea; c) zigor gogorrak propio ezartzea talde batzuen gainean (terroristak, kriminal antolatuei…).

Teoria honi jarraikiz, beraz, bi zigor zuzenbide leudeke: herritarrarena eta etsaiarena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]