Etxarrengo jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Etxarrengo jauregi-gotorlekua
Kultura ondasuna
Etxarrentxulo.jpg
Jauregia, eskuinaldean
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Girgillao
Koordenatuak 42° 43′ 26″ N, 1° 52′ 40″ W / 42.72378°N,1.877895°W / 42.72378; -1.877895Koordenatuak: 42° 43′ 26″ N, 1° 52′ 40″ W / 42.72378°N,1.877895°W / 42.72378; -1.877895
Arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0012356

Etxarrengo jauregi-gotorlekua Nafarroako Girgillao udalerriko Etxarren herrian dagoen jauregi bat da. Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.

XIV. mendean eraikitako eta XVI. mendean zaharberritutako eraikina da. Harlanduzko hormak ditu. Fatxada nagusiaren angeluetan, zilindro-formako bi dorre daude. Dorreetako bat guztiz itxita dago baina, bestean, XVI. mendean irekitako begiratoki bat ikusten da, zutabeen bidez banatuta dagoena. Eraikuntzaren hiru altuerako fatxadan, dobela handiez markoztatuta dagoen arku zorrotzeko atea nabarmentzen da. Goiko pisuetan leiho batzuk irekitzen dira. Bere artean burdin hesiekin itxita dauden bi ikus daitezke eta baita gezileiho batzuk ere. Fatxadatik irteten den eta modiloietan bermatuta dagoen harrizko gorputz txiki bat nabarmentzen da.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa