Etxeko eskolatze
- Artikulu hau haurra etxean bertan, eskolara joan gabe, burutzen den hezkuntzari buruzkoa da. Euskal Herrian, frankismo garaian haurrak euskaraz hezitzeko esperientziei buruz jakiteko, ikus: Etxe eskola.
Etxeko eskolatzea haurra bere etxean hezitzea da, eskola publiko, pribatu edo beste erakunde batera joan gabe, eta familia edo beste pertsona baten gidaritzapean. Haurrak euren etxeetan bertan eskolatzearen abantailen artean, haurraren berezko izaerari eta ikaskuntza erritmoari jarraitzen dien hezkuntza indibidualizatua dela aipatu da, eskola ofizial eta tradizionalek eskaintzen dituzten curriculum zurrunen aldean; eragozpenen artean, etxeko eskolatzean haurrak izan dezakeen sozializazio arazoa da, eskolan beste haurrekin izaten dituen harremanak ez dituelako. Sarri, legez kanpo edo aurkako jarduera da, haurra eskolaratu behar dela ezartzen baita herrialde askotako legedietan. Frantzian, esaterako, legezkoa da baina haurra egoera horretan dagoela erregistratu behar da eta hezkuntzako administrazioko arduradun baten inspekzioa jaso behar du. Espainian ez da legezko aukera, kasu askotan etxean eskolatutako haurren arduradunen aurka neurri jakinik hartu ez den arren, baimen inplizitua emanez horrela.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |