Eufratesko tunela
Itxura
Eufratesko tunela | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irak |
Governorate of Iraq | Babilonia probintzia |
Hiria | Al-Hillah |
Antzinako herrialdea | Babilonia |
Koordenatuak | 33°N 44°E / 33°N 44°E |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Sammu-ramat |
Komisarioa | Sammu-ramat |
Dimentsioak | 929 () m |
Gurutzatzen du | Eufrates |
Eufratesko tunela antzinateko ustezko urpeko tunela zen, 929 metro luze omen zena. Nahiz eta gaur egun aztarnarik ez egon, elezaharrak dio Mesopotamiako Babilonia hiriaren bi zatiak lotzeko eraikia izan zela.[1]
Arkeologoek uste dute K.a. 2180 eta K.a. 2160 urteen artean eraikia izan zela.[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tunela "ireki eta estali" (ingelesez: cut-and-cover) teknika jarraituz egin omen zuten. Horretarako, lehenik, Eufrates ibaian behin-behineko presa bat eraiki zuten.[1]
Tunela, ustez, adreiluzkoa zen eta asfaltoz estalia zegoen iragazgaitz bihurtzeko.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Berlow, Lawrence. (2015-04-15). Reference Guide to Famous Engineering Landmarks of the World: Bridges, Tunnels, Dams, Roads and Other Structures. Routledge, 54 or. (Noiz kontsultatua: 2017-04-10).
- ↑ (Ingelesez) Browne, Malcomn W.. «Tunnel Drilling, Old as Babylon, Now Becomes Safer» New York Times 1990-12-02 (Noiz kontsultatua: 2017-04-10).