Eugène Atget
Eugène Atget | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Libourne, 1857ko otsailaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 1927ko abuztuaren 4a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Bagneuxko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, artista eta architectural photographer (en) ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Izengoitia(k) | Atget, Jean Eugene Auguste; Atget, Eugene |
![]() ![]() |
Eugène Atget (Libourne, 1857ko otsailaren 12a - Paris, 1927ko abuztuaren 4a) frantziar argazkilaria izan zen.
Zazpi urte zituenetik umezurtz, amaren aldeko aitona-amonek hazi zuten. Hainbat ofizio izan zituen: merkataritza-nabigazioan aritu zen, aktorea izan zen eta margotzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan.
1888an egin zituen lehen argazkiak, eta 1890az geroztik argazkigintzan aritu zen profesionalki Parisen. Argazkigintza dokumentalaren aitzindaria izan zen. Parisko arkitektura eta kaleko eszenak dokumentatu zituen modernitatearen ondorioz desagertu aurretik. Argazki gehienak Berenice Abbottek argitaratu zituen Atget hil ondoren. Surrealistentzako inspirazio bihurtu zen, baina ez zen bizi izan arrakasta ezagutzeko.
Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biraderadun organo-jolea (1898)
Grand Trianon, Versailles