Eugène Rouher

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eugène Rouher

Eugène Rouher Frantses politikaria (Riom, 1814ko azaroaren 30a - Paris, 1884ko otsailaren 3a). Diputatu errepublikanoa izan zen 1858-1849 urteetan, eta Luis Napoleonen aldeko agertu zen. 1849-1852 urteetan Justiziako ministro izan zen, Estatuko Kontseiluko lehendakariordea, Nekazaritzako ministro eta Herri Lanetakoa (1855-1863), senataria (1856) eta Estatuko Kontseiluko lehendakaria (1863). 1863an Estatuko ministro hautatu zuten eta, izenez hala ez bazen ere, izatez lehen ministro eta Finantzetako ministro izan zen (1867). Mexikorako espedizio bat bultzatu zuen, eta Austria eta Italiarekin isilpeko hitzarmena izenpetu zuen (1866-1888). 1869ko hauteskundeen ondoren, kargua utzi zuen eta senatuko lehendakari izan zen. Ingalaterrara erbesteratu zen 1870ean, eta hurrengo urtean itzuli zen Frantziara. Diputatu bonapartista izan zen 1872-1881 urteetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]