Eugenio Etxebeste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eugenio Etxebeste
Bizitza
Jaiotza Donostia1951ko martxoaren  9a (68 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak militante politikoa

Eugenio Etxebeste Arizkuren, Antxon ezizenez ere ezaguna (Donostia, 1951ko martxoaren 9a - ) ETAkide ohia da. 1975 urtean Ipar Euskal Herrian errefuxiatu zen eta Bereziak taldeko buru izan zen. ETA politiko-militarretik ETA militarrerako bidea egin zuen. 1984 urtean Frantziako poliziak atxilotu eta Santo Domingora deportatu zuten eta handik Ekuadorrera 1986 urtean. 1980ko hamarkadan espainiar gobernuaren eta ETAren arteko Aljerko negoziaketetan parte hartze zuzena izan zuen. 1997 urtean Espainiara ekarri eta kartzeleratua izan zen. 2004 urtean aske utzi zuten. Entomologia zalea, 1973 urtean argitaraturiko Euskalerriko tximeletak karta-jokoaren sortzailea izan zen. Enpresa-teknikari ikasketak burutu zituen.