Eunate BHI

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Eunate institutua Iruñeko (Nafarroa Garaia) D ereduko ikastetxe bat da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ikasteko aukera ematen duena. Iruñeko Txantrea auzoan dago, Ezkaba plazan.

Ikasle kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017-18. ikasturtean, 493 ikasle zeuden ikastetxean DBHn eta batxilergoan banatuak.

Batxillergo aukerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eunaten, 1. batxillergoan hiru ibilbide nagusi daude: Zientzetakoa, letretakoa eta gizarte zientziak(mistoa). 

- Zientzetan, bi aukera daude: osasun zientziak(biologiarekin) eta zientzia teknologiak(marrazketa teknikoa).

- Besteak, gutxigorabehera tronkalak berdina dira.

Hala ere, Eunatek aukeragai asko hautatzea ahalbidetzen du. Lehenengo mailan, psikologia, anatomia,IKT, oral skills... hautatu dezakezu.

Bigarren mailan, Ibilbidearen tronkalak ez dira asko aldatzen. Zientzetan, osasun zientzetakoak kimika dute eta teknologiakoak fisika baizik. Letretan, ez da asko aldatzen. 2. batxillergoan, 1. mailan baino aukeragai gehiago daude. Hala nola, psikologia, IKT, administrazio, ekonomia...

Ikastetxearen baloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eunate BHI-k kalitatezko bigarren hezkuntza ematen du. Ikastetxe euskaldun bat bezala, euskara zabaltzea da bere asmoa, guztiz euskaldun den hezkuntza bat eskaintzen. Horretaz gain, ikasleak bizitzarako ongi prestatzen saiatzen da zuzendaritzak, irakasleen bidez.

Urteko ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastetxe guztietan bezala, hainbat ospakizun egiten dira. Esate baterako, Olentzero eguna, Inautueriak, ikasturteko azken eguna etab.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 42° 49′ 45.38″ N, 1° 37′ 33.08″ W / 42.8292722°N,1.6258556°W / 42.8292722; -1.6258556


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.