Japoniar basaerramu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euonymus japonicus» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Japoniar basaerramu
Euonymus japonicus 10.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCelastrales Celastrales
FamiliaCelastraceae
GeneroaEuonymus Euonymus
Espeziea Euonymus japonicus

Basaerramu japoniarra (Euonymus japonicus) Japonia, Korea eta Txinan jatorria duen Euonymus generoko espeziea da. Garaiaz 2 eta 8 m artekoa izaten den zuhaixka edo zuhaitz txiki bizikorra da, 3-7 cm luze diren eta ertzak modu finean zerratuak dituzten aurkako hosto obalekin. Loreak, 5 mm-ko diametrokoak, berde zurixkak dira eta ez dira asko nabarmentzen. Udazkenean, laranja koloreko fruituak agertzen dira eskegita, hazi estalgarri gorrizta nabarmenen azpian.

Lorategietan eta, askotan erabiltzen den landare apaingarria da, bai bere jatorrizko eremuan eta bai Europa eta Ipar Amerikan; baratze-barietate anitz aukeratu dira, askotan kolore horiko edo kolore bat baino gehiagoko orriekin.