Edukira joan

Eupatorium cannabinum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eupatorium cannabinum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaEupatorieae
GeneroaEupatorium
Espeziea Eupatorium cannabinum
Linnaeus, 1753
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakEupatorium cannabinum flowering top (en) Itzuli

Eupatorium cannabinum Asteraceae familiako landarea da. Europan, Ekialde Hurbilean eta Erdialdeko Asian aurkitzen da[1]. Aspaldian landare apaingarri gisa Txinan[2], Kanadan eta Estatu Batuetako lorategietan ere aurkitzen da[3].

Tximeletentzako oso erakargarria da[4]. Eupatorium generoko 42 espezietatik Europan jatorria duen bakarra da[5].

1'5 metrotako altuera har dezakeen landare belarkara da, zabaleran 1'2 metro ere bai. kimu gorri ilun edo gorrindol iletsuak ditu. Lore arroxakarak ditu multzotan bilduta. Fruitua 2-3mm-ko akenio bat da[6].

Landare hemikriptofitoa da eta neguan zati aereoa galtzen du[6].

Landare iraunkorra, sendoa, 30-175 cm-ko zurtoinez hornitua, puberulentoa.

Hostoak kontrakoak dira, palmatisektak; kauliniarrak 3 - 5 lobulurekin lantzeolatuetatik obalatuetara, muturra akuminatuta, apur bat zerra forman eta laburki peziolatua.

Ilusttrazioa

Loreak 2 - 5 mm-ko diametroko kapituluetan biltzen dira, eta horiek, aldi berean, korinbo edo panikuletan biltzen dira; inbolokrua zilindrikotik kanpai-formakora, brakteak lerro gutxitan antolatuta; kanpokoak barrukoak baino askoz laburragoak dira, 6 mm ingurukoak, obatuak, ertza zabal eskariosoa eta normalean purpura kolorea izaten dute; errezeptakulua lautik ganbilera eta ezkatarik gabe.

Loreak tutu-formakoak dira, hermafroditak, eta korola zuria, arrosa edo purpura kolorekoak; 5 lobuluk osatzen dute kanpoaldera irekitzen den hodi bat, eta horietako bat luzeagoa da.

Androzeoak 5 estamine epipetalo ditu. Antera sagutatuak ditu, oinarriko apendize osoak edo urratuak dituztenak, eta estiloa inguratzen duen hodi bat osatzen dute.

Ginezeoak obario infero bat du, unilokularra, eta hortik estilo bakarti bat sortzen da, bi estigmekin.

Fruitua akenio bat da, zipsela, luzanga edo fusiformea, 3 mm ingurukoa, beltzaxka, 5 angelukoa, muturra moztua eta bilanoaren ileak koskekin eta ilara batean jarriak.

Uztailetik azarora loratzen da.[7]

Habitata eta ekologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Infloreszentzia

Lurzoru heze eta itzaltsu samarretan hazten da, hala nola ur-ibilguetan, ubideetan eta baso freskoetan, itsas mailatik 800 metrora. Oso ohikoa da leku hezeetan, ibaiertzetan eta putzuz edo zingiraz betetako beste leku batzuetan.

Landarea

Europan, Asian, Amerikan eta Afrikako iparraldean hazten da.

  • Printzipio mingotsak dituzte, eta tisana gisa gibela deskargatzeko koleretiko gisa erabiltzen da.
  • Diuretikoa, laxantea eta febrifugoa da.

Gosearen estimulatzaile, digestibo, kolagogo, hipokolesterolemiante, laxante, diuretiko, toniko, purgatzaile (arazgarritzat jotzen da), emetiko, bermifugo, diaforetiko gisa erabili izan da. Erabilera topikoan, orbantzailea eta antiseptikoa da.

Printzipio aktiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela osatua: laktona, sesquiterpenikoa, germakranolido motakoa: eupatorina, eupatoripicrina; laktona diterpenikoak: kanaklerodanolidoa; beste laktona batzuk: kromolaenidoa, eukanabinolidoa. Inulina. Taninoak. Olio esentzialaren aztarnak, erretxina. Saponozidoak. Flabonoideak: eupatorina. [8]

Eupatorium cannabinum Carlos Linneok deskribatu zuen eta Species Plantarum 2:838-n argitaratu zen.1753. [9]

Eupatorium: grezieratik datorren izen generikoa, “aita noblearena” esan nahi duena. Bere izena Mitriades Handiari dagokio, K.a. I.mendean Pontoko erregea zena eta medikuntzaren lehen erabilera esleitzen zaiona. Izan ere, genero horretako espezieek, denboran zehar, zenbait izendapen arrunt hartu dituzte, batez ere herri-medikuntzari buruzkoak; horrek Eupatorim-aren propietateak nabarmentzeko balio du, nahiz eta gaur egun erabilera hori murriztu egin den, landare horietan dauden substantzia hepatotoxiko batzuen ondorioz.

cannabinum: “kalamua bezala” esan nahi duen epiteto latindarra. [10]

Sinonimia:

  • Chrone heterophylla Dulac
  • Cunigunda vulgaris Bubani
  • Eupatorium allaisii Sennen
  • Eupatorium birmanicum DC.
  • Eupatorium cannabis-folium Gilib.
  • Eupatorium caucasicum Steven
  • Eupatorium dicline Edgew.
  • Eupatorium finlaysonianum DC.
  • Eupatorium hyrcanicum Steven
  • Eupatorium lemassonii Biau
  • Eupatorium lindleyanum F.Muell.
  • Eupatorium longicaule DC.
  • Eupatorium nodiflorum Wall. ex DC.
  • Eupatorium ponticum Pall. ex Georgi
  • Eupatorium simonsii C.B.Clarke
  • Eupatorium syriacum Jacq.
  • Eupatorium trifidum Vahl
  • Eupatorium variifolium Bartl.

Izen arruntak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gaztelaniaz: cañamazo, cáñamo acuático, cáñamo de agua, cáñamo silvestre, cáñamo silvestre acuático, cáñamo verde, canabina, canabina de agua, cannabina, cannabina de agua, eupatorio, eupatorio con hojas de cáñamo, eupatorio de América, eupatorio de Avicena, eupatorio de los árabes, eupatorio no legítimo, eupatorio vulgar, garzota blanca, orégano acuático, orégano de agua, zahareña. [11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Eupatorium cannabinum L. | Plants of the World Online | Kew Science» Plants of the World Online (kontsulta data: 2024-07-06).
  2. «Eupatorium cannabinum in Flora of China @ efloras.org» www.efloras.org (kontsulta data: 2024-07-06).
  3. «Eupatorium cannabinum in Flora of North America @ efloras.org» www.efloras.org (kontsulta data: 2024-07-06).
  4. (Ingelesez) «Hemp-agrimony | The Wildlife Trusts» www.wildlifetrusts.org (kontsulta data: 2024-07-06).
  5. (Ingelesez) Schmidt, Gregory J.; Schilling, Edward E.. (2000-05). «Phylogeny and biogeography of Eupatorium (Asteraceae: Eupatorieae) based on nuclear ITS sequence data» American Journal of Botany 87 (5): 716–726.  doi:10.2307/2656858. ISSN 0002-9122. (kontsulta data: 2024-07-06).
  6. 1 2 Botanica. The Illustrated AZ of over 10000 garden plants and how to cultivate them. Könemann, 359 or. ISBN 3-8331-1253-0..
  7. Asturnatura https://www.asturnatura.com.
  8. «Eupatorium cannabinum». Plantas útiles: Linneo. Archivado desde el original el 21 de septiembre de 2013. Consultado el 10 de marzo de 2014..
  9. «Eupatorium cannabinum». Tropicos.org. Missouri Botanical Garden. Consultado el 25 de junio de 2012..
  10. En Epítetos Botánicos.
  11. «Eupatorium cannabinum». Real Jardín Botánico: Proyecto Anthos. Consultado el 25 de noviembre de 2009..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]