Euskal Herria plaza (Tolosa)
Itxura
Euskal Herria plaza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Tolosako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′17″N 2°04′27″W / 43.137944°N 2.074286°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | neoklasizismoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 11 |
Euskal Herria plaza Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen plaza da. Tolosako Alde Zaharrean dago. Plaza hau astero larunbat goizean ospatu ohi den Tolosako azokaren hiru gune nagusietako bat da, beste biak Zerkausia eta Berdura plaza dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean jatorria duen plaza da. Berez, Tolosako Alde Zaharretik kanpo eraiki zen lehen zabalgunea da.
Plaza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plazak 50 metro luze dituen lau aldetako laukizuzena osatzen du. Arkupez osatutako eraikinez inguratuta dago, eta horietako nabarmenena 1853an eraikitako Justizia jauregia da.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Euskal Herria plazaren ikuspegia.
-
Plazako sarreretako bat.
-
Arkupea.