Edukira joan

Zerkausia

Koordenatuak: 43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.07°W / 43.14; -2.07
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zerkausia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Tolosako hiri historikoa
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.07°W / 43.14; -2.07
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1899
Arkitektura
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
Eraikitako euskal ondare nabaria52

Zerkausia edota Zerkausiko merkatua (gaztelaniaz Tinglado eta herri hizkeran Tinglau, horixe baita, tinglado edo estalgunea) Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen eraikina da. Tolosako eraikin eta ikur herrikoi ezagunenetako bat da.

Izena Tolosa inguratzen zuen harresia hautsi zen tokian eraikia izateagatik omen datorkio, alegia, euskarazko "zerka" + "hautsi" hitz elkarketa litzateke, eta Donostiako "bretxa" toki izenaren antzeko jatorria luke, hura harresian egindako zuloa (gaztelaniaz "bretxa") litzateke. Antzinako zerka haren arrastoak oraindik gaur egun ere badaude lurrean dauden zenbait kristal zatietan.

Alde Zaharrean dago, Oria ibaiaren ertzean, eta Aldundiaren jauregia, Triangulo plaza, Gaztelako atea eta Naparzubiaren artean.

Lehen zerkausia 1785ean Oria ibaiaz gaineko piloteekin eraiki zen, eta 1803 eta 1805 artean estaltzen duen galeria gehitu zitzaion.

1899-1900 artean Juan Alejandro Mujika arkitektoak proiektatu zuen. 1827an Guillermo Eizagirre arkitektoak Zerkausiaren lehen zaharberritzea burutu zuen, eraikina zabaldu, bi dorreak gehitu eta fatxada berritu zen.

Azken zaharberritzeak 1996 eta 2006an egin ziren. Hauetan hainbat hobekuntza gehitu ziren, kalefakzio sistema, igogailuak, goiko terraza, kristalezko lehioak eta ontziratze kaia. Gainera, Solana kale guztira begira dagoen sldean eskailerak jarriz Zerkausirako sarbidea asko hobetu zen.

Larunbateko Tolosako azoka ospatzen da bertan.

Egiturari dagokionez, hiru aldetatik irekia den oinplano luzeko eraikina da, Oria ibaiarekiko paraleloki dago eta erdipuntuko arkuak ditu.

Ibaiaren gaineko zutoinetan esekitua dago, honek Nafarroako zubiarekin batera ikuspegi bikaina osatzen du. Metalezko egitura du, zutabe fin eta dotoreko hiru ilara ditu, eta haietan eserleku korrituak txertatzen dira, azken hauek burdinezkoak eta lurrari atxikiak. Zerkausiaren bi muturretan XX. mendearen hasierako itxura apaineko bi dorre eta barandila daude.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]