Topic

Koordenatuak: 43°08′17″N 2°04′29″W / 43.138156°N 2.074854°W / 43.138156; -2.074854
Wikipedia, Entziklopedia askea
Topic
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′17″N 2°04′29″W / 43.138156°N 2.074854°W / 43.138156; -2.074854
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2009ko azaroaren 26a
Inaugurazioa2009ko azaroaren 26a
Kontaktua
HelbideaPlaza de Euskal Herria
E-postamailto:cit@cittolosa.com
Telefonoatel:+34-943-65-04-14
Webgune ofiziala

Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroa, Txotxongiloen arte eta ogibideari eskainitako  zentroa da. Bere helburua txotxongiloen artea sustatzea, zabaltzea, dokumentatzea eta ikertzea da, baita birziklapen profesionala eta formakuntza. Beraz, txotxongilo ondarearen kontserbazioaz gain hauekin zerikusia duen edozertaz arduratzen da. Zentroa Txotxongilolarien arteari eskainitako Europa guztiko bakarra da. Topic  (ingelesezko akronimoaren errferentzia, Tolosa Puppet Intrenational Center) Tolosako Ekinbide Etxeak kudeatzen du eta arlo ezberdinetako pertsonaiak osatzen duten aholkularitza  kontseilu batek.[1].

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako Alde Zaharran dago, Euskal Herria plazaren 1. zenbakian. Plaza bereko Justizia jauregia eraikina dertzonan kokatzen da. Eraikin hau XIX. mende erdialdean sortu zen (1853 inguruan), justizia jauregi gisa Tolosa Gipuzkoako hiriburu zenean.  Unanue eta Eskoriatza arkitektoak dira eraikinaren  egileak. Estilo neoklasikoan egina dago. Arkuteri batek eta bi solairuk osatzen dute eraikina, erlojudun erlaitz batez amaitua. Gerra zibilaren garaian gerra presoen kartzela moduan erabili zen. Bertan egon zen Iparragirre espetxeratua. 2007an birgaitze lanak egin zituzten gaur egungo Topic museoa eraikitzeko. Horretarako eraikina eraitsi zuten, eraikinaren kanpoaldea bakarrik utzi zutelarik zutik Euskadiko ondare kultural gisa izendatua egonagatik.

Eraikinaren barrualdeari dagokionez beheko solairuan kokatzen da antzokia, baliabide tekniko onenez osatua, 250 ikusle sartzen dira bertan. Honetaz gain entsegu eta sormen areto bat du. Bigarren solairuan museoa kokatzen da aldi baterako erakusketa eta erakusketa iraunkorraz osatua. Ikuspuntu museologikoak Daniel Freixas arkitekto katalanarekin zerikusi handia izan du, hau arriskatua eta erakargarria izanik, hau museoetan aditua izanik.  Magia, ispilu eta mapekin jolasten du mundu guztiko txotxongiloak bizi diren biltegi handi baten itxura emanez, hauen teknika ezberdina erakutsiz eta egileei buruzko informazioa emanez. Bere zabalpen lana Titirijaiean dagoeneko hasi zeukaten argitaratze lerroarekin osatzen da. Hirugarren solairuan dokumentazio eta ikerketa zentroa kokatzen da. Bertako edukiak (argazkiak, dokumentuak, bideoak, etab.) guztiz digitalizatuak izan dira eta web-orrian edo zentroan bertan kontsulta daitezke. Tailerrak ere solairu berean daude. Hauek formakuntzan oinarritzen dira, bai adituena, irakasleena eta haurrena. Artista eta ikertzaileentzako erresidentzia bat ere badu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982. urtean, Tolosako Ekinbide Etxeak Titirijai, txotxongiloen nazioarteko jaialdia sortu zuen. Jaialdi txiki hori gorpuzten joan zen eta arrakastatsua bilakatu zen. Titirijai horren arrakasta baliatuta sortu zen Topic, nazioarteko txotxongilo zentroa, sortzeko asmoa.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1987. Lehenengo egitasmoa aurkezten da eta kokapen posibleak kontuan hartzen dira. Horien artean, Aranburu Jauregia, Arkauteko txaleta, Ertzaintzaren egoitza zaharra edo Tolosako Kasinoa.
  • 1999. Tolosako Udalak Euskal Herria plazako Justizia Jauregirako aurreproiektu bat enkargatzen du.
  • 2005-2006. Lehiaketan publikoan Anton Pagola Arkitektoaren proiektuak irabazten du.
  • 2007-2009. Lanak egiten dira.
  • 2017ko maiatzaren 6a. Tolosako Ekinbide Etxearen 50. urteurrenaren ospakizuna TOPIC zentroan. Egun horretan Onda Vasca Irratiak “Nunca serás tan joven” irratisaioaren grabaketa egin zuen.[2].


Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Museoa: erakusketa iraunkorra eta aldi baterakoak.
  • Mediateka: digitalizatutako dokumentaziogunea.
  • Antzokia; 250 ikuslerentzako espazio eszenikoa. Eszenatokia biratu daiteke.
  • Entsegu eta ekoizpen gela.
  • Tailerrak eta ikasgelak.
  • Artista eta ikerlarientzat egoitza.
  • Denda.

Aldi baterako erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eszenak eta Istorioak: Speeltheater Holland Studio
  • Txotxongilo animatuak
  • Búho & Maravillas, 30 urteko ibilbidea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Topic-en webgunea 2015-5-16
  2. (Gaztelaniaz) M.S.S.=. «Onda Vasca visitará el Topic con motivo del 50º aniversario del CIT» Noticias de Guipuzcoa,(2017/05/05 ) (Noiz kontsultatua: 2017/05/08).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa