Edukira joan

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Herriko Nekazarien Elkartea» orritik birbideratua)
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
Datuak
Motanekazarien elkartasuna
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaVia Campesina (en) Itzuli
Kide kopurua6.150
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1976
webgune ofiziala
Inguma: ehne-euskal-herriko-nekazarien-elkartea

EHNE, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna, 1976 eta 1977 urteen bitartean sortu eta legeztatu zen nekazaritza sindikatua eta nekazaritza erakunde profesionala da. Egun, lau sindikatu probintzialek osatzen dute: Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako EHNEk eta Arabako UAGAk (Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna).

EHNEren pankarta, AHTren aurkako manifestazio batean, Bilbon.

1981. urte arte ez ziren lehen estatutu komunak legeztatu. Estatutu horietan Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba bildu zituzten. 1986an Nafarroako EHNE sortu zen, eta konfederaziora atxiki zen.

1990 urtean lehendabiziko kongresuarekin lehen jauzi kualitatiboa egin zuten, kongresuak nekazaritza sindikalaren egituraketa jaso baitzuen. Ondoren bigarren, hirugarren, eta laugarren kongresuak ere egin ziren (1992., 1997. eta 2002. urteetan). Gaur egun EHNEk 6.150 kide ditu.

Nazio eremuan, lehentasunezko harremanak ditu Ipar Euskal Herriko ELBrekin. Euskal Herritik kanpora jarduteko, 1992. urtean, beste batzuekin bat egin zuen: CPErekin, Europan jarduteko; eta COAGekin, Espainiar estatuan jarduteko. Halaber, 1993 urteko maiatzean Via Campesina sortzeko kongresuan parte hartu zuen.

2014ko uztailaren 24ean, Gipuzkoako EHNE utzi eta egitura berri bat sortuko zuen afiliatu talde batek. Zatiketa batik bat bi faktorek eragin zutela zioten: EHNEk barnean gehiegi hartu nahi izateak eta herrialdeko egitura «anakronikoa» izateak. Zuzendaritza taldeko 11 kideetatik zazpik dimisioa eman ostean, erabateko normaltasunik gabe funtzionatu zuen Gipuzkoako EHNEk azken bizpahiru urteetan[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]