Edukira joan

Euskal elizetako solairuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal elizetako zurezko galeriak» orritik birbideratua)
Euskal elizetako solairuak
balkoia, solairuartea, Tribuna eta galeria
Jatorrizko herrialdeaLapurdi eta Nafarroa Beherea

Euskal elizetako solairu, selauru, zurezko galeria edo tribunak, Lapurdi eta Nafarroa Behereko eliza batzuetako elementu arkitektoniko berezia dira[1]. Gizonezkoek meza bertatik entzuteko erabili izan dira 20. mendera arte.[2]

Euskaraz selauru edo solairu esaten zaie, etimologia bereko terminoak, aldaera hauek bezalatsu: soailu, soileru, soilaru edo soillaru.[2]

Ohikoan lehenago eraikitako elizetan, XVII. eta XVIII. mendeetan eraiki ziren solairuak, tribuna edo galeria hauek, zurez. Populazioaren hazkunde garai batean izan zen, eta premia sortu zen elizetan jende gehiago hartzekoa[3]. Elizak berreraiki gabe, nabearen aldeetara egitura hauek egitea praktikoa suertatu zen, kasu batzuetan hiru solairu ere. Ontzigintzako arotz berezituen lana izan ohi zen sarri eraikuntza. XIX. mendean egindakorik ere bada, adibidez Hazparneko elizan[4].

Elizetan emakumezko eta gizonezkoak banatzeko ohitura zegoenez garai hartan, sexu-banaketa ere aplikatu zen, eta gizonezkoak bakarrik igotzen ziren solairuetara mezatan. Protestantismoaren kontrako Kontrarreforma garaiko zurruntasunak ere izan zezakeen eraginik honetan[5].

Solairu bikainak dituzten elizen artean, honakoak (guztiek dute monumentu izendapena):

2014an, eliza multzo batek egitura hauengatik jaso zuten monumentu izendapen espezifiko bat[6]. Honako hauek izan ziren:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arrizabalaga Alberdi, Juan Mari. (2011). «Zurezko arkitektura Euskal Herrian - Karmel 2011-1 (273)» Karmel Euskal Aldizkaria: 79-100. (kontsulta data: 2021-02-25).
  2. 1 2 «OEH - Bilaketa - Solairu» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-14).
  3. Clouzet-Llorens, Agnès. (1999-01-01). Les tribunes de bois des églises des Pyrénées occidentales aux XVIIe et XVIIIe siècles : Bigorre, Béarn, Pays basque. Toulouse 2 (kontsulta data: 2021-02-25).
  4. «Eglise Saint-Jean-Baptiste - Commune de Hasparren» www.hasparren.fr (kontsulta data: 2021-02-25).
  5. (Frantsesez) Narcisse, Jean-Claude. Introduction à l’histoire du Pays Basque. , 19 or. (kontsulta data: 2021-02-25).[Betiko hautsitako esteka]
  6. (Frantsesez) WATTINNE, Philippe. «Côte Basque : Eglises classées monuments historiques - Heritage classified churches» www.golfrendezvous.com (kontsulta data: 2021-02-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]