San Nikolas eliza (Getaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Nikolas eliza
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Guéthary - Église Saint-Nicolas - 6.jpg
San Nikolas elizaren ikuspegi orokorra.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Lapurdi
Herria Getaria
Koordenatuak 43° 25′ 06″ N, 1° 36′ 19″ W / 43.418367°N,1.605392°W / 43.418367; -1.605392Koordenatuak: 43° 25′ 06″ N, 1° 36′ 19″ W / 43.418367°N,1.605392°W / 43.418367; -1.605392
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria San Nikolas Barikoa
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Baionako elizbarrutia
Izena San Nikolas Barikoa
Arkitektura
Ondarea
Mérimée ID PA64000041 eta IA64000727
Kontaktua
Helbidea rue de l'Église

San Nikolas eliza Lapurdiko Getaria udalerriko Udalaren eliza bat da. 2001an Monumentu Historikien Zerrendaren barnean sartua izan zen.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen punturik garaienean dago, hilerriaz inguratua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean eraikia izan zen. 1859an handitua izan zen, eta 1970ean zaharberritua.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muino batean dagoenez bere kanpandorrea eta harri grisezko frontoia urrutitik nabarmenak izateaz gain itsasotik ere ikusgai dira. Aurrealdea estalia du eta kanpoaldeak itxura sendoa eta sotila, barnealdeako oparotasunarekin kontrastea eginez.

Ipar Euskal Herriko elizen usadiozko barnealdea du, aldare goratua eta korua, eta nabearen alboetan galeriak. XVII. mendeko erretaula eta estatuak dauzka, margoturiko egurrezko hagez osaturiko egitura, galerien balaustradetan estatuak, eta haritz egur landuzko Y itxurako zutarri euskarriak.

Udalerriak iraganean itsasoarekin zuen harreman estua oroitzeko nabearen sapailatik zintzilik ontzi baten maketa bat dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi